Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-07-17 11:19:46
ARANTZAZUKO IGOERA ETA KANTOIKRIT JOKATUKO DIRA BIHAR
Bizikletak protagonista, asteburuko kirol karteldegian

Asteburuko karteldegietako kirol ekintzek, nabarmen behera egin dute azken asteetan. Kirolari eta denboraldi gehienatsuenak oporretan daude, baina Oñatin bada oraindik, kirolaz gozatzeko aukerarik. Txirrindulariak esaterako denboraldian bete betean sartuta daude eta asteburu honetan, bizikletek eta bi gurpilen gaineko lehia ikusgarriak, asteburuko protagonista izango dira. Bihar arratsaldean (16:30) Arantzazuko Igoera historikoaren edizio berri bat jokatuko da eta gauean (22:00) herriko erdiguneko kaleek, pinoi finkoen bizikleten Kantoikrit lasterketa hartuko dute.

 

Bihar arratsaldean, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta, Arantzazuko 46. igoera ikusi ahal izango da. Gazte mailako lasterketa izango da eta 16:30ean abiatuko da troplea Portalekutik. Ibilbidea ikusgarria bezain gogorra da. Izan ere, hamar kilometro eskasean, Sindika hotelaren ondoan bukatuko den helmugaraino joan beharko dute txirrindulariek. Guztira, 90 bat ziklista espero dituzte antolatzaileek eta horien artean izango dira Ulma Aloña Mendi taldeko Julen Umerez, Xabier Murgiondo, Ekaitz Txintxurreta eta Andoni Igartua.

 

Gauean Kantoikrit

22:00 aurrera berriz, pinoi finkodun bizikleten kriteriumak, hartuko du erreleboa. Gauez jokatzen da, herriguneko kale estuetan, frenorik gabeko pinoi finkodun bizikletetan... osagarri asko ditu Kantoikrit lasterketak berezia izateko. Horregatik sortzen du halako ikusmina. Aurtengoa probaren laugarren ekitaldia izango da eta inoizko parte-hartzerik handiena izango du. 50 ziklista inguru izango dira irteera puntuan.

 

Era berean, aurreko hiru edizioetan baino luzeagoa izango da aurtengoa. Lehiakideek iaz baino hiru itzuli gehiago eman beharko diote zirkuituari. Guztira 16 buelta osatu beharko dituzte ziklistek, antolakuntzak atonduriko 24 kilometroak betetzeko. Euskal Herriko txirrindulariez gain, Italia, Frantzia eta Espainiako lehiakideak ere espero dituzte. Oñatiarrak 5 izango dira eta emakumeen parte-hartzea ere goraka doa; bihar 3 izango dira.

 

Zirkulazio mozketak

Kantoikrit lasterketak zirkulazio aldaketak eragingo ditu herri barruko kaleetan. Hala, 21:00etatik 23:00etara, postetxe pareko autobus geltokia itxita egongo da era guztietako autoentzat. Bestalde, 21:30etik 23:00etara kriteiruimeko ibilbide guztia itxita egongo da ibilgailu guztientzat. Era berean, erdiguneko kaleetan ibiliko diren oinezkoei arretaz ibiltzeko oharra zabaldu nahi die antolakuntzak.

Xabier Altube iazko lasterketan. Argazkia: Euskalfoto.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.