Besteak

Besteak
2015-07-06 14:11:15
Hiru aldiz igo da podium honetara, azken 5 urteetan
Andoni Correas azpitxapeldun, Plentziako akuatloian

Andoni Correas Oñati Triatloi taldeko kideak, bigarren postua eskuratu zuen pasaden larunbatean Plentzian (Bizkaia) jokatu zen akuatloian. Lasterketa txukuna burutu ostean, merezitako saria eskuratu zuen Correasek. OTT-ko Ainhize Barrainkua aretxabaletarrak ere, lan polita egin zuen emakumezkoen sailkapen orokorrean, laugarren postua lortuz.

 

Plentziako akuatloiaren zazpigarren ekitaldia jokatu zen larunbat arratsaldean. Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak elkarrekin antolaturiko proba, sprint distantzian lehiatu zen. 2,5 kilometro korrika, 1000 metro igeri eta amaitzeko, beste 2,5 kilometro lastertu behar izan zuten parte-hartzaileek. Guztira 52 lehiakide elkartu ziren eta onenak, Oscar Vila eta Nerea Egia izan ziren. Vila durangarrak 34:53 zeharkatu zuen helmuga gizonezkoen sailkapena irabaziz eta Egia donostiarrak, 38:44 osatu zuen ibilbidea emakumezkoen artean azkarrena izan zelarik.

 

Oñati Triatloi taldeko lagunek maila oso ona eskaini zuten. Andoni Correasek esaterako, bigarren postua eskuratu zuen gizonezkoen artean eta Ainhize Barrainkua laugarrena izan zen emakumezkoetan. Correasek 35:35 amaitu zuen proba, hirugarren sailkatua izan zen Asier De la Torreri hamar segunduko aldea atera ziolarik. Barrainkua aretxabaletar gaztea berriz, 47:18 kronoan iritsi zen helmugara; podiumeko postuetatik bi minutu eta erdi pasatxora.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Correas eta Plentziako akuatloia

Andoni Correasek emaitza esanguratsuak lortu ditu azken urteetan Plentziako akuatloian. 2011. urtean garaipena lortu zuen (Euskadiko Txapelketa irabaziz), 2012. urtean bigarrena izan zen, 2013. seigarren postuan iritsi zen helmugara eta larunbatean, berriz igo zen podiumeko bigarren postura.

 

Correasek adierazi digunez «beste urte batzuekin alderatuz, maila baxuagoa egon zen larunbatean». Hala ere, oso pozik dago lorturiko emaitzarekin. «Normalean Euskadiko txapelketa Plentzian ospatu da eta aurtengoa hiru aste barru izango da Bilbon» zioen.

Correas, Plentziako podium nagusian. Argazkiak: Yolanda Ugarte.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.