Eskubaloia

Eskubaloia
2015-07-02 16:12:32
IZARRAITZ ALOÑA MENDIREN LEHEN AURPEGI BERRIA DA OÑATIARRA
Andoni Bernal: «Taldearen beharren arabera, ahal dudanean laguntzen saiatuko naiz»

Izarraitz Aloña Mendi eskubaloi taldea hasi da poliki-poliki datorren denboraldia egituratzen. Bigarren mailarako igoera lortu ostean, ikasturte gogorra izango dute datorren urtean oñatiarrek, Euskal liga onenean. Erronka horri aurre egiteko, zuzendaritza hasi da lehen mugimenduak egiten eta aurreneko fitxaketa, Andoni Bernal txantxikuarra izan da. Azken denboraldietan Lehen Maila Nazionaleko Ford Mugarri Arrasate taldean jokatzen ibili den oñatiarra etxera bueltatuko da 9 urteren ostean.

 

Duela bi aste OK Magazineak bere sozialetan kaleratu zuen albisteak, oihartzun handia izan du herriko kirol panoraman. Era honetan, azken hamarkadan herriak eman duen eskubaloi jokalari onena berreskuratuko du Aloña Mendik. Andoni Bernalek 9 urte eman ditu etxetik kanpo (Eibar eta Arrasaten), eta maila gorenetan egin duen ibilbidea oso nabarmena izan da. Lehen Maila Nazionalean ligako jokalari onenetariko bat izan da azken urteotan eta 28 urterekin bere momenturik onenean dagoela onartu dio txantxikuarrak OK Magazineari: «Aspaldi hartutako erabakia da. Beti esan dut etxera bueltatzean, sasoi onean bueltatu nahi nuela eta nik uste, nire kirol ibilbideko momenturik onenean itzuliko naizela etxera».

 

Erreferente bat

Bernalen fitxaketarekin Izarraitz Aloña Mendik, erreferente bat fitxatu du. Bai kantxa barrurako eta baita aldagelarako. Oñatiarra jokalari konpletoa da: Goleatzailea, fisikoki indartsua, inteligentea..eta azken urteetan Eibar eta Arrasaten pilatu duen esperientzia eta lidertza, oso baliogarria izango da talde gorritxoaren aldagela barrurako. Hala ere, Bernalek umiltasun handia erakutsi du Aloñako jokalari gisa egin dituen lehen adierazpenetan: «Aloña oso ondo landutako blokea da eta entrenatzaileak eskatzen didana egitera etorri naiz. Kantxa barruan bada hobeto, eta ezin bada, aulkitxotik edo entrenamenduetan lagunduko dut» zioen Bernalek.

 

Ia hamarkada bat Aloñatik kanpo egon arren, etxeko taldea gertutik jarraitu duela aitortu du Ford Mugarriko jokalari ohiak eta maiatzean lorturiko igoera oso polita izan zela baieztatu du. Fitxaketaren berri zabaldu ahala, ondorengo elkarrizketa egin genuen protagonistarekin:

 

Aloña Mendiko elastikoarekin ikusiko dugu berriz, Andoni Bernal.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.