Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-06-30 19:24:28
ALEBIN MAILAKO EGUTEGIKO PROBA GUZTIAK IRABAZI DITUZTE
Denboraldi bikaina osatu dute Aloña Mendiko ziklista gazteek

Igandean amaitu zuten Aloña Mendiko txirrindularitza eskolako ziklistek, aurtengo denboraldia. Bizikleta gainean ibiltzen ikasi eta gozatzeaz gain, emaitza ikusgarriak lortu dituzte etorkizuneko txirrindulari gazteek. Lasterketa guztietan aurreneko postuetan izan dira gure ordezkariak eta nota oso onarekin amaitu dute ikasturtea.

 

Aloña Mendiko txirrindularitza eskolako ziklistek sekulako denboraldi puska osatu dute. Eskola garaia amaitzearekin batera, pasaden igandean eman zitzaion amaiera aurtengi ziklismo denboraldiari eta egiari zor, emaitzak txapela kentzeko modukoak izan dira. Hala ere, saileko ordezkariak garbi dute maila hauetan emaitzak bigarren maila batean gelditzen direla. Hala ere, heziketa eta ikasketa prozesuan lagungarriak direla ere, adierazi nahi izan dute.

 

Proba guztietan egon dira aurreneko bost sailkatuetan Lizarralde Aloña Mendiko ziklista gazteak. Egutegiak hamaika proba izan ditu eta alebinetan esaterako, Aloñako ziklistak izan dira guztietan irabazle. Alebin eta infantil mailako txirrindularien artean beste horrenbeste alditan lortu da bigarren postua eta hirugarrenak, zortzi alditan izan dira Oñatiko harrobiko txirrindulari gazteak.

 

Erostarbe, Gipuzkoako Txapeldun

Maiatzean Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako txapelketan, Aimar Erostarbe txapeldun eta Aitor Altubek brontzezko domina lortu zuen alebin mailan. Infantiletan berriz Aitor Tatiegik lasterketa oso ona burutu ostean, bostgarren postua eskuratu zuen. Taldekako erlojupekoan ere Aloña Mendik sailkapen nagusiko bostgarren postua eskuratu zuen Gipuzkoako txapelketan.

Eskolarte mailako ziklistak aurkezpenean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.