Triatloia

Triatloia
2015-06-26 13:45:57
35-39 ADIN TARTEAN GARAIPENA LORTU ZUEN XTERRA TRIATLOIAN
Eneko Madina: «Kirola gozatzeko egiten dut nik, emaitzek ez didate axola»

Arrakastatsua izan zen igandean Xterra mendi triatloiaren lehen edizioa. Guztira 230 lehiakide batu ziren antolakuntzak markaturiko hiru ibilbideetan eta eguneko kirolaririk onenak, Ruben Ruzafa eta Merce Tusell izan ziren. PRO kategoriako garaipena lort ubaitzuten. OPEN izeneko lasterketa motzean berriz, Angel Martinez eta Monika Batlle kataluniarra izan ziren onenak. Proba honetan, 35-39 urte bitarteko kategorian, Eneko Madina oñatiarrak garaipena lortu zuen. Asteazkenean, Oñati Irratian elkarrizketatu hitz egin zuen txantxikuarrak.


Goi mailako lasterkarien emaitzak alde batetara utzita, Oñatiko triatletek lan oso txukuna egin zuten igandeko lasterketan. Guztira 30 elkartu ziren PRO, OPEN eta taldekako lasterketetan. Batzuen kasuan esaterako emaitza esanguratsuak lortuz gainera. Eneko Madinaren kasuan esaterako, OPEN lasterketako garaipena lortu zuen 35-39 urte bitarteko kategorian. «Egia esan ez nuen espero garaipena lortzea. Helmugan banekien zazpigarren postuan iritsi nintzela baina gero sorpresaz harrapatu ninduen sariak» zioen Madinak Oñati Irratian.


Hala ere, emaitza bigarren maila batean utzi nahi zuela ere nabarmendu zuen behin eta berriz: «Gu kirolari herrikoiak gara eta nire kasuan behintzat, kirola gozatzeko eta egunerokotik aldentzeko erabiltzen dut». Era honetako probak erronka bezela hartzen dituela adierazi zuen.


Lasterketa gogorra

Igandekoa Madinaren bizitzako bigarren triatloia izan zen. «Duela urte batzuk Donibane Lohitzunen egin genuen kuadrilako hainbat lagunek lehena eta igandean berriz ere animatu nintzen» zioen. Lasterketaren gogortasuna ere nabarmendu nahi izan zuen eta bizikletan egindako ahalegina korrika igerri egin zuela adierazi zuen: «Korrikako sektorean dexente sufritu dut. Kalanbre ugari nituen zangoetan eta kosta egin zitzaidan baina orokorrean asko gozatu nuen» nabarmendu zuen.


Lasterketa nola prestatu zuen eta egunean bertan bizi izandakoak azaltzeaz gain, etorkizunera begira kirolaz gozatzen jarraitu nahi duela esan zuen Madinak. Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:


 

Probako sailkapen guztiak kontsultatu nahi izatera, sakatu [hemen].

Eneko Madina, bizikletako sektorean. Argazkiak: Katia Madina.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.