Mendia

Mendia
2015-05-25 17:26:49
SAIOA ARKONADAK ITURBEROKO KROSA IRABAZI DU
Garaipen bat eta bi podium asteburuan, Oñatiko lasterkarientzat

Astebururo bezala, hainbat herri lasterketa jokatu dira maiatzeko hirugarren asteburu honetan. Mendi lasterketetan bereziki, asteburu oparoa izan da Oñatiko hiru lasterkarirentzat. Saioa Arkonadak garaipena lortu du Irunberrin eta Iban Letamendi eta Maite Zabaletak berriz, hirugarren postua eskuratu dute Urretxu eta Pagoetan, hurrenez-hurren.

 

Oñatiko lasterkari herrikoiek, sasoiko jarraitzen dute. Astebururo han-hemenka jokatzen diren lasterketa ezberdinetan protagonista izaten jarraitzen baitute. Oraingo honetan, podiumera igo diren hiru herritarren artean, gorenera iritsi dena, Saioa Arkonada izan da. Txantxikuarrak Iturberoko Krosa irabazi zuen larunbat arratsaldean Irunberrin (Nafarroa).

 

XVIII. edizioa bete zuen asteburuan Nafarroako probak eta 7,5 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten proban izena eman zuten 76 korrikalariek. Herri lasterketa izanagaitik ere, mendi lasterketa baten tankera zuen krosak. Garaileak adierazi digunez «bidexka eta gorabehera askoko proba» izan baitzen. Arkonadak, 34:09 denboran iritsi zen helmugara eta podiuma osatzen Maite Ares (34:58) eta Mª Pilar de Gracia (35:40) izan zituen alboan. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Letamendi eta Zabaleta hirugarren

Arkonadaren garaipenaz gain, asteburuan beste bi podium iritsi dira Urretxu eta Pagoetako mendi lasterketetatik. Larunbatean, "UZ Trail" izeneko lasterketa ospatu zen Urretxu-Zumarragan eta bertan Iban Letamendik hirugarren postua eskuratu zuen.

 

Ibilbide oso gogorreko proba izan zen. Guztira 22km eta 1600 metro desnibel positibo gainditu behar izan zituzten parte-hartzaileek; tartean Izazpi eta Irimoko mendien aldapa maldatsuak igo eta jeitsiz.
Garaipena Aritz Egea (1:57:28) etxeko korrikalariarentzako izan zen. Bigarren postua Juanjo Igarzabalek (2:02:23) eskuratu zuen eta minutu bat pasatxora iritsi zen Iban Letamendi (2:03:37) hirugarren. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Atzo goizean azkenik, Maite Zabaleta izan zen asteburuko azken protagonista. Pagoetako mendi lasterketan izan zen txantxikuarra eta lasterketa oso on bat burutu ostean, hirugarren postuan iritsi zen helmugara. 15 kilometro eta 1468 metroko gorabeherako lasterketa izan zen eta Zabaletak lan bikaina eginez, podiumera igotzea lortu zuen. Garaipena Nerea Amilibia aiarrarentzat izan zen, helmugan ia hiru minutuko aldea atera ziolarik, Sara Peña bigarren sailkatuari. Sailkapen ofizialak [hemen].

Asteburuko hiru protagonistak. Argazkiak: F. Rezabal eta F. Sanchez

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.