Besteak

Besteak
2015-05-22 13:23:13
AINHOA MARTIN ZINEGOTZIAK OÑATI IRRATIAN HITZ EGIN DU
2011-2015 legealdiko kirol balantzea

Igande honetan Udal hauteskundeak egingo dira. Jardunean dagoen udalbatza beraz, bere azken egunetan dago. Hori baliatuz, asteazken eguerdian Ainhoa Martin kirol zinegotziak, lau urte hauetako balantzea egin zuen Oñati Irratian.

 

2011-2015 legealdian, kirol zinegotzi lanetan aritu da Ainhoa Martin. Hala ere, igandeko hauteskundeen ondoren, kargua utziko du. Eta legealdi amaiera baliatuz, lau urteotan egindako lanaren balorazioa egin zuen asteazkenean Oñati Irratian. Orokorrean egindako lanarekin eta batez ere, herriarengatik jaso duen erantzunarekin «oso gustora» dagoela onartu zuen.

 

Legealdian hartu den erabaki garrantzitsuena Kirol Plana martxan jartzea izan dela esan zuen Martinek: «Legealdi hasieran hori izan zen gure apustu garrantzitsuenetariko bat eta diagnosia gauzatu ostean, etorkizunerako ekintzak finkatzen hastea izango da hurrengo lana». Instalazioei buruz galdetuta, lau urteotan egin diren berrikuntza edo birmoldaketa garrantzitsuenak «Larrañako futbol zelaia eta tenis pisten estaltze lanak» izan direla esan zuen. Hala ere, bigarren mailako hainbat inbertsio ere egin direla esan zuen zinegotziak.

 

Bestelakoan, kiroldegiko tarifak, diru-laguntzen legea...bezalako gaiak ere jorratu ziren ia ordu erdiz luzatu zen elkarrizketan. Orokorrean, kirola, lehiaketa mundutik haratago, herritarrentzat osasuna, aisialdia eta harreman sozialak indartzeko tresna bezela ulertu dutela esan zuen.

 

Lan gogorra izanagaitik, penaz agurtzen da Ainhoa kargutik eta eskerrak eman nahi izan zizkien, legealdian bere inguruan izan diren guztiei. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Legealdi berrirako kirol proposamenak

Hauteskunde kanpainan Oñatiko alkatetzara aurkeztu diren lau alderdietatik bik, datozen urteotan kirol arlorako izango dituzten proposamenak azaldu dituzte beraien programetan.

 

Jarraian, Mikel Biain (EH Bildu) eta Miren Elgarresta (EAJ) 2015-2019 legealdirako proposamenak entzun ahal izango dituzue.

 

(*audioa Goiena Telebistatik jasoa da).

Ainhoa Martin kiroldegiko bilera gelan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.