Besteak

Besteak
2015-05-21 10:39:05
HERRIKO BIDEGORRI SAREA OSATUZ DOA
12.874€ emango du Aldundiak, Olabartako bidegorria egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza emango du probintziako bidegorri sarea osatzeko. Egingo diren lanen artean, Oñatiko herrian adibidez, Ugarkaldetik Olabarrieta auzorako bidea egiteko baliatuko du Udalak aipaturiko laguntza ekonomikoa.

 

Oñatiko Udalak, bidegorri sarea Olabarta auzoruntz osatzeko asmoa zuela iragarri zuen duela hilabete batzuk. Horren haritik, bi proiektu ditu eskuartean: Ugarkaldetik Olabarrieta auzo sarreraraino iritsiko den bidegorri zatia eta Udanako igoera hasi aurretik dagoen errepide azpiko pasabidea, bestetik. Lehen lana garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza ematea erabaki du. Guztira 12.874 euroko partida erreserbatu da Oñatiko lanetarako.

 

Diru laguntza lerro honi esker, bailarako bidegorri sarea ere, osatu ahal izango da. Hala, Arrasaten, Arrasate pasealekuko bidea egiteko 38.566 euro emango ditu. Aretxabaleta, Bergarako lanei berriz, Oñatin bezala, 12.874 euroko diru-laguntza emango zaie. Aretxabaletan, herri barruko lotura osatzeko, Bergaran, Boni Laskurain eta Ernai kaleen arteko bidegorria egiteko eta Oñatin, aurrez aipaturiko Ugarkalde eta Olabarrieta auzo arteko bidea egiteko.

 

Bizikletaren erabilera sustatzeko helburuarekin, guztira 250.000 euro banatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako 13 Udalen artean. Informazio gehiago [hemen].

Olabarta sarrerako bidegurutzea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.