Pilota

Pilota
2015-05-20 10:40:27
Aloña Mendi eta Txosna batzordea ari dira antolakuntza lanetan
Igandean itxiko da herri mailako pilota txapelketarako izen ematea

Aloña Mendiko Pilota sailak eta Txosna Batzordeak herri mailako pilota txapelketa indartu nahi izan dute. Oñatiko lehengo eta oraingo pilotariak animatu nahi dituzte txapelketan parte hartzera eta horretarako, sari potoloa jarri dute pizgarri gisa. Finalera iristen diren lau pilotarientzat, lau terdiko finalerako sarrerak eta aurrez, Donostian bazkari bat ere oparituko zaie. Inskripzioa, igande honetan bertan itxiko da.

 

Oñatiko Pilotari Txapelketari bultzada bat eman nahi diote Aloña Mendik eta Txosna Batzordeak. Horretarako, hainbat berrikuntza proposatu zituzten apirila amaieran eginiko prentsa agerraldian. Lehen aldaketa datan emango da. Irailean soilik jokatzetik, ekaina eta uztailera aurreratuko dira ligaxka eta kanporaketak. Final erdiak eta finalak berriz, San Migel jaien inguruan egingo dira. Datak, betiere, izena ematen duten pilotari kopuruaren arabera finaktuko dira.

 

Herriko pilotari beteranoek eta gaur egun dihardutenek bat egin nahi izan dute herriko txapelketa indartzeko ahaleginean. Eta antolakuntzak, pizgarri moduan sari ederra jarri du. Irabazleentzako ohiko txapelaz gain, lau terdiko finalerako sarrerak oparituko dizkie lau finalistei. Eta hori gutxi balitz, finalaren egunean, Donostian bazkaltzeko txartel bana ere eskuratuko dute.

 

Izen ematea, igandean itxiko da

Antolakuntzak ahalegin berezi bat egin nahi du azken egunotan. Herriko pilota zaleei gogoratu nahi die izen ematea igande honetan bertan itxiko dela. 16 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena eta gazteagoek, gurasoen baimenarekin egin ahalko dute.

 

Oñatiarrek edota bertan bizi direnek bakarrik parte hartu ahal dute txapelketan, eta bikote bakoitzeko, federatu bakarra onartuko da. Aloña Mendi eta Arrano tabernetan egin ahal izango da inskripzioa (10€/bikoteko).

Iazko finalistak Zubikoako pilotalekuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.