Mendia

Mendia
2015-04-29 09:25:22
AXIER ALONSO, MAITE ANTON ETA MIKEL BIAIN, OÑATI IRRATIAN
Aloñako XI. Mendi Igoera, herriko korrikalarien ikuspuntutik

Lehiaketa, lasterketa, txapelketa edo dena delako kirol ekitaldiak, oso bestelakoak izaten dira barrutik edo kanpotik ikusten ditugunean. Beste era batera esanda, ikusle edo lehiakideen arteko ezberdintasunak agerikoak direla esan nahi dugu. Hori horrela, pasaden igandean Aloñako Igoeraren XI. Edizioan parte hartu zuten hiru herritarre, beraien esperientzia eta ikuspegia azaldu zuten astelehenean, Oñati Irratiko kirol tarte nagusian.

 

Axier Alonso, Maite Anton eta Mikel Biain izan ziren solasaldiko hiru gonbidatuak. Hirurek osatu zuten igandeko lasterketa eta bakoitzak bere helburuarekin, baina orokorrean, oso positiboki baloratu zuen egindakoa. Alonsoren kasua izan zen agian entsutetsuena. Sailkapen nagusiko laugarren postua eskuratu zuen eta astelehenean egin zituen adierazpenen artean, albiste zoragarri bat utzi zuen. Zegama-Aizkorriko antolakuntzak dortsal bat eskaini dio mendi maratoia egiteko. Merezitako saria, zalantza izpirik gabe.

 

Antonen kasuan, helburua gozatzea zen. Iazko Aloñako Igoera izan zen bere aurreneko mendi lasterketa eta harrezkero, mundu honi erabat lotuta dagoela onartu zuen. Maitek hiru ordu inguruan ibiltzeko asmoa zuela ere adierazi zuen eta azkenean 3:13:00 denbora osatu bazuen ere, lasterketan orokorrean, asko gozatu zuela esan zuen. 

 

Lehen esperientzia

Biainen kasuan Aloñakoa, bere lehen lasterketa izan zela esan daiteke. Egia da aurretik beste bizpahiru probatan lehiatu zela etxekoa ondo gertatzeko, baina bere urteko helburua, Aloñako igoera amaitzea zela aipatu zuen. Lasterketa kanpotik ikusi eta barrutik egitea oso ezberdina dela nabarmendu zuen eta azkenean pixka bat sufritu bazuen ere, lasterketa ondo amaitzea lortu zuen (3:15:57).

 

Bestelakoan, hiru korrikalariek beraien prestakuntza nolakoa izan den ere, azaldu zuten besteak beste. Alonsok gainera, Joseba Molineroren istripuari buruzko kontaketa egin zuen, erorketa gertatu zen momentuan elkarrekin baitzeuden. Era berean, Alonso, Anton eta Biainek antolakuntza eta zaletuen lan bikaina nabarmendu nahi izan zuten.

 

Oñatiko hiru korrikalarien adierazpenak osatzeko, probako irabazleen (Walter Becerra eta Alizia Olazabal) adierazpenak ere jaso ziren saioko azken zatian. Hemen daukazue tertulia guztia entzungai:

 

Alonso, Anton eta Biain igandeko lasterketa amaitu ahalaz bat.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.