Igeriketa

Igeriketa
2015-04-28 11:35:08
Oceanman zirkuituko lehen proba puntuagarria izan zen
Alteako itsas zeharkaldia irabazi du Iñaki Guridik, master mailan

Igande honetan Oceanman itsas zeharkaldien estatuko zirkuituko lehen proba puntuagarria lehiatu zen Altean (Alacant). 10 kilometroko proba nagusiaz gain, 5 kilometroko bigarren proba bat ere jokatu zen eta azken honetan, Aloña Mendi kirol elkarteko Iñaki Guridi igerilariak, hirugarren postua eskuratu zuen. Master mailakoen artean gainera, irabazle izan zen.

 

Alteako (Alacant) herriak, Oceanman izeneko itsas zeharkaldien zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen igande goizean. Guztira bost proba puntuagarri ditu zirkuituak eta Espainian ez ezik, Italian (Lago De Orta) ere badago zeharkaldi bat. Proba nagusia 10 kilometroko zeharkaldia zen. Era berean, 5 kilometrotako Half Oceanman izenekoa eta 1,5 kilometrotako hirugarren proba herrikoi bat ere, egin ziren. Guztira 500 igerilaritik gora elkartu ziren hiru distantzien artean eta distantzia ertaineko zeharkaldian, Iñaki Guridi oñatiarrak oso lasterketa ona burutu zuen.

 

Aldaketak zirkuituan

Itsasoaren egoera arriskutsuaren ondorioz, 5.000 metroko zeharkaldia 3.500 metrotara murriztu behar izan zuten antolatzaileek. Proban hamabi herrialdetako 300 igerilari baino gehiagok hartu zuten parte eta Aloña Mendi kirol elkarteko Iñaki Guridi Sudupe oñatiarra hirugarrena izan zen sailkapen nagusian. Master 30-39 mailako igerilarien artean berriz, lehen postua lortu zuen. Guridik, 26,48 denboran osatu zituen 3,5 kilometroak. Garailea izan zen Victor Benages igerilariak baino minutu eta sei segundu gehiago behar izan zituen helmugara iristeko.

 

Emaitza honi esker, Iñakik urrian Benidorm-en jokatuko den Oceanman zirkuituko finalerako txartela lortu du zuzenean. Zirkuitu eta asteburuko probari buruzko informazio gehiago [hemen].

 

Asteburuko emaitza dela eta igerilariarekin egindako elkarrizketa beheko podcastean daukazue:

 

Iñaki Guridi Alteako itsas zeharkaldian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.