Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-04-27 15:51:04
Xabier Altube izan zen guztietan azkarrena (99km/h)
Joseba Albizu onena, Gold Sprint lehiaketaren bigarren edizioan

Gold Sprint izeneko egitasmo ikusgarriak, bigarren edizioa bete zuen larunbat arratsaldean. Iaz bezala, Gaztelekuko areto nagusia jendez bete zen txirrindularien arteko lehia biziak ikusteko. Izena eman zuten partehartzaile guztien artean indartsuena, Joseba Albizu oñatiarra izan zen.

 

Iaz baino txirrindulari gutxiago izan zuen aurtengo edizioak. Lehen edizioak, 38 lehiakide bildu zituen eta larunbatekoan, 16 partehartzaile soilik izan ziren. Hala ere, ikusmina handia izan zen beste urtebetez. Gaztelekuko areto nagusian jendetza bildu baitzen. Egitasmo berritzailea pixkanaka-pixkanaka hasi da herrian tartetxo bat egiten eta antolatzaileen esanetan, datorren urtean hirugarren edizioa egingo dute.

 

Gaztelekuan atonduriko eszenatokia bikaina izan zen. Arrabola gainean jarritako pinoi finkodun bi bizikleta eta hauen atzean, bi ziklisten lehiako datuak erakusten zituen pantaila erraldoia. Guzti hau argi koloretsu eta musika bikainez girotua. Detaile guztiak mimo handiz landuta zituztela antolatzaileek, alegia.

 

16 partehartzaileek 500 m.-ko sprint bana egin zuten (bikotekako serieetan), aurrena. Ondoren, guztiak final zortzirenetara pasa ziren. Denbora onena egin zutenak, okerrenak egin zutenen aurka. Bigarren fase honetatik aurrera, aurrez aurrekoak kanporaketa gisa antolatu ziren. Sprinta azkarren egiten zuenak aurrera, eta bestea kalera. Horrela finalera iritsi arte.

 

Finalean Albizu onena

Final nagusian, 1000 m.-ko sprinta egin behar izan zuten. Joseba Albizu eta Aritz Lopes gasteiztarra aurrez aurre. Garaipena azken momentuan erabaki zen eta bietan azkarrena, txantxikuarra izan zen. Albizuk, Kantoikrit-eko maillota eta haibat oroigarri eraman zituen.

 

Lehia guztien ostean, hainbat datu adierazgarri kaleratu zituen antolakuntzak. Esaterako, abiadurarik handiena, Xabier Altube oñatiarrak lortu zuela 99 km/h-ko marka ikusgarriarekin.

Bi txirrindulari lehia bizian. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.