Atletismoa

Atletismoa
2015-04-24 16:48:33
14 ordezkari izango dira igandeko irteera puntuan
Antxintxiketan taldeko korrikalari taldea, Madrilgo maratoira

Igande goizean Madrileko kaleetan korrika arituko diren 30.000 korrikalarien artean, 14 korrikalari Oñatiko Antxintxiketan K.E. kideak izango dira. Maratoia izango da proba nagusia baina era berean, maratoi erdia eta hamar kilometrotako lasterketa ere lehiatuko dira. Talde txantxikuarreko ordezkariak hiru distantzietan parte hartuko dute.

 

Antxintxiketan atletismo taldeko hamalau korrikalari Madrilgo Rock & Roll maratoiaren irteeran izango dira igande honetan. Guztiak ez dira proba nagusian lehiatuko baina paraleloki antolatu diren maratoi erdia edo hamar kilometroko lasterketan banatuko dira. Miren Josune Bikuña, Asier Olasagasti, Amaia Bernal, Asier Osinaga, Maider Osinaga, Joaquin Arroyo, Mitxel Montero, Ritxar Fernandez oñatiarrak, Arkaitz Ruiz de Loizaga (Bergara), Maider Arrizabalaga (Idiazabal) Jonas Nuñez eta Urko Nuñez (Aretxabaleta), Zigor Esnaola (Soraluze) eta Naroa Arrieta (Lazkao) korrikalariek osatuko dute taldearen espedizioa.

 

Bihar goizeko 7etan irtengo da autobusa postetxe pareko geltokitik eta eguerdirako iritsiko dira Madridera. Maratoiko hotel ofizialean hartuko dute ostatu eta bazkaldu ondoren korrikalariaren ferian dorsalak jaso eta turismo pixka bat egiteko aukera izango dute. Igandean lasterketa amaitu eta hotelean bertan bazkaldu ondoren, itzuliko dira etxera korrikalariak.

 

Ekintza osagarriak

Antxintxiketan kirol elkartearen helburu nagusia kirol jarduera herriari gerturatzea bada ere, beste helburu jakin batzuk ere lantzen ditu. Oraingo honetan, Madrileko maratoira antolatu du bidaia. Zergatik Madril? «lasterketak 3 aukerak dituelako: 10 km., maratoi erdia eta maratoia. Azken honetan bakarrik hiru izango gara eta egia esan maratoia soilik izanda ez litzateke erraza izango horren talde handia elkartzea» esan digu Asier Osinaga taldeko ordezkariak.

 

Lasterketa Cibelesen hasi eta Retiroko parke ondoan amaituko da. "Rock & Roll marathon series" barruan dago eta daukan berezitasunetako bat, ibilbidean zehar entzun ahal izango diren 22 talde rokeroen saioak izango dira. Bidaiara animatui diren korrikalariei, erraztasun guztiak bilatzen saiatu da Antxintxiketan taldea. Mantenu osoko ostatua, helmugatik oso gertu dagoen hotelean, check out malgua...beraz giroa eta ikuskisuna ez da faltako atletismoaren festa erraldoi honetan.

 

Taldeko hainbat ordezkari, astean zehar egindako saio batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.