Futbola

Futbola
2015-04-23 16:53:48
KOPA BUNDESWEHR TALDEARENTZAT IZAN ZEN
Kalañatasaray txapeldun!

Kalañatasaray taldea da Herriko Futbol Txapelketako irabazle berria. Final estu eta lehiatu batean, 1-0 nagusitu zitzaion Etxaixat taldeari eta ondorioz, bere historiako bigarren titulua irabazi du. Iaz irabazitako kopari, aurten liga gehitu baitio talde hori-gorriak. Kopako finala berriz, Bundeswehr taldearentzat izan zen, Xaguxarri 3-0 irabazi ondoren.

 

Amaitu da Herriko Futbol Txapelketako 2014/2015 denboraldia. Pasaden larunbatean jokatu ziren finaletan, Kalañatasaray eta Bundeswehr izan ziren eguneko protagonista nagusiak. Lehenak, liga txapelketa irabazi zuen eta bigarrenak berriz, kopa bereganatu zuen. Honenbestez, Errosaixo jaiak pasa arte, atsedena hartuko du beteranuen txapelketak. Urrian hasi eta zazpi hilabetean zehar, 500 lagun inguruko multzoa batu ditu Azkoagaineko zelaiaren bueltan lehiaketak. Hilabete guzti hauetan 15 taldeetako ordezkariak ez ezik, batzordeko kide, zaletu eta laguntzaileek ere, osatzen baitute lau hamarkadara bidean doan txapelketa berdingabea.

 

Hiru partida jokatu ziren denboraldiko asteburu garrantzitsuenean. Lehen partidan Albok eta Dollygans aritu ziren, ligako hirugarren postua helburu zutelarik. Iazko finalaren errepikapena izan zen baina kasu honetan, guztiz bestelako emaitza eman zen. Albokek nagusitasun handia erakutsi zuen berdegunean eta merezimendu osoz eskuratu zuen brontzezko garaikurra, 5-1 irabazita.

 

Kopako finala

Eguneko bigarren partiduan, Kopa txapelketa zegoen jokuan. Urtean zehar gora-behera dexente izan dituzten Bundeswehr eta Xaguxarrek neurtu zituzten indarrak. Garaipena, lehen taldearentzat izan zen 3-0 markagailuaz menperatu baitzuten Xaguxar taldea.

 

Belaunaldi ezberdineko jokalarien arteko lehia izan zen kopako finala. Hamarkada bateko aldea bi taldeetako jokalarietan eta kasu honetan, garaipena gazteentzat izan zen. OK Magazineak, lehiako jokalari onena izan zen Bundeswehr taldeko Maikel Tomérekin hitzegin zuen. Ttuluagaitik zuten poztazuna erakusteaz gain, albiste nagusi bat utzi zuen elkarrizketak; Bundeswehrrek txapelketa utziko duela, hain zuzen ere.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Ligako finala

Jardunaldiko azken partida, eguneko garrantzitsuena izan zen. Ligako titulua jokuan zegoelako. Oso partida lehiatua izan zen. Aukera askorik gabekoa. Defentsak erasoak baino hobeak izaten diren horietakoa. Urduritasuna somatzen zela, alegia.

 

Biek ala biek, helburu garbi batekin hasi zuten partidua. Norbere atea hutsean uztea. Horrek garaipena emango zuelako esperantza baitzuten. Eta gerora, teoria hori baieztatu egin zen. 65. minutu inguruan iritsi zen finaleko gol bakarra. Eskuin hegaletik egindako jokaldi batean baloia bigarren zutoinera erdiratu eta bertan agertu zen gerora finaleko jokalari onenaren saria eraman zuen jokalaria: Jon Lasa.

 

Garaipenaren gola sartu zuen ezker hegaleko jokalariak eta momentu horretan, hamaika urteko ibilbidean bizi izandako bizipen guztiak burutik pasa zitzaizkiola adierazi zion OK Magazineari. Etxaixat saiatu zen azken minutuetan aukeraren bat sortzen baina azkenean, markagailua ez zen gehiago mugitu.

 

Hemen daukazue finaleko jokalari onenarekin egindako elkarrizketa osoa entzungai. Era berean, galtzaile izan zen Etxaixat taldeko Mikel Irusta jokalariak ere, bere ikuspuntua eman nahi izan zion OK Magazineari:

 

 

 

Sarituak

 

Denboraldiko sari banaketa

Bestelakoan, urteroko legez Herriko Futbol Txapelketako batzordeak, deboraldian gehien nabarmendu diren jokalari eta taldeei ondorengo sariak banatu zizkien:


 


Ligako txapeldun: Kalañatasaray


Kopako txapeldun: Bundeswehr


Ligako hirugarren: Albok


Ligako laugarren: Dollygans


A Taldeko txapeldun: Kalañatasaray


B Taldeko txapeldun: Albok


Kiroltasunaren saria: Aitor Idigoras (Kalañatasaray)


Jokalari beteranoena: Kepa Azkue (Kalañatasaray)


Atezain onena: Aitor Sanchez (Albok)


Goleatzaile onena: Iñigo Arregi Arrola (Kalañatasaray)

 

+ Finaleko argazki galeria [hemen].


Idigoras eta Lasa Kalañako jokalariak, garaikurrarekin.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.