Besteak

Besteak
2015-03-31 10:29:20
200 KIROLARITIK BILDU ZIREN BI EKINTZEN ARTEAN
Fitness maratoi jendetsua ospatu zen larunbatean Zubikoa kiroldegian

Erantzun bikaina izan du beste urtebetez, E-goitek kirol zerbitzuen enpresak antolaturiko fitness maratoiak. Bostgarren urtez, Zubikoa kiroldegiko kantxa nagusia, spinning areto erraldoi bilakatu zen eta aurtengo berrikuntza nagusia, goizean egin zen Zhunba maratoi izan zen. Bi ekintzak elkarturik, 200 lagunetik gora aritu ziren kirol enpresak antolaturiko erronka berezian.

 

Goizeko 10:00 hasita puntu ezberdinetatik etorritako 90 emakume elkartu ziren goizeko Zhunba maratoiaren lehen edizioan. Koreografiak, musika eta irrifarreak protagonista izan ziren bi orduz luzatu zen jardueran. Eguerdiko atsedenaldiaren ostean, arratsaldeko 16:00etarako martxan zen areto-bizikleta maratoiaren bostgarren edizioa. 120 kirolari, bizikletak bere lekuan eta parte hartzaileak, pedalei gogor astintzeko prest. Hiru orduko lana zuten aurretik. 40 minutuko saioetan banaturiko, lau klase osatu zituzten guztira. Batetik bestera, bost minutuko atseden tartea izan zutelarik.

 

Bi ekintzetak hasi aurretik, E-goitek enpresak, herri bakoitzeko ikasle fidelenak saritu zituen eta saioak amaituta, izena eman zuten parte-hartzaile guztien artean ere, hainbat opari banatu ziren. Giro paregabea sortu zela alegia, egun osoan zehar kiroldegian. Orokorrean, balorazio oso positiboa egin dute bai parte-hartzaile zein antolatzaileek.

Areto bizikleta maratoiko irudi bat. Argazkia: E-goitek.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.