Julen Iriondo kazetari oñatiarrak gaur iluntzean, hilak 25, Pedalka izeneko saio berria estreinatuko du Goiena telebistan. Bizikleta gainean Frantziako Alpeetan egindako bidaia jasoko da. 700 kilometro guztira; Leman lakutik Mediterraneo itsasora, eta besteak beste bertako bizipenak ere jasoko ditu saioak.
Gaur 21:50ean emango dute lehen saioa. Hemen daukazue saioaren aurrerapen bideo bat.
Pedalka: Alpeak, alderik alde from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.