Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-03-30 11:55:44
DENBORALDIKO LEHEN PODIUMA DA OÑATIARRARENTZAT
Xabier Murgiondo hirugarren, Debako Amaikak-Bat sarian

Ulma Aloña Mendi taldeko Xabier Murgiondo txirrindulariak iazko bide beretsutik hasi du errepideko denboraldi berria. Maila bat gorago egonagaitik ere, sailkapeneko lehen postuetan ibiltzeko gaitasuna duela erakutsi berri baitu. Larunbatean Debako Amaikak-Bat Sari nagusian, garaipena behatz puntekin ukitu zuen baina azkenean, sprint lehiatu baten ostean, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen ziklista oñatiarrak.

 

Gazte mailako Amaikak-Bat Sariaren XLII. edizioa jokatu zen larunbatean Deban. 74 txirrindularik hasi zuten proba baina arrazoi ezberdinak tarteko, 34 ziklistak proba utzi behar izan zuten. Amaieran, 40 txirrindulari soilik iritsi ziren helmuga punturaino. Eta beste astebetez Ulma Aloña Mendiko txirrindulariek erakustaldi ederra eman zuten errepide gainean. Taldekako sailkapenean hirugarren postua eskuratu zuten.

 

Oñatiarrak protagonista

86 kilometroko etapan zehar hainbat mugimendu izan ziren. Tartean talde oñatiarreko Julen Umerez izan zen eguneko protagonistetako bat. Azken mendatean bakar-bakarrik ihes egin zuen atzetik zekarren taldetxoarekiko tartea zabalduz. Baina zoritxarrez, azken kilometroetan atzeko taldek aldea murriztu eta garaipen gabe utzi zuen Umerez. Helmugako azken zuzengunean harrapatu zuten eta atzetik zetorren zazpikotean, Xabier Murgiondo taldekidea aurkitzen zen.

 

Azken sprintean, Murgiondok Umerezek baino hanka hobeak erakutsi zituen eta azken metrora arte, garaipenaren lehian izan zen Iñigo Altuna eta Gari Lagnet ziklistekin. Azkenean baina, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Umerezek berriz, zazpigarren postuan zeharkatu zuen helmuga arrastoa. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Denboraldiko seigarren proba izan zen Debakoa eta Aloña Mendiko ziklistek hasiera oso ona eman diote errepideko denboraldiari. Uzarragako Igoeran izan ezik (12. egin zuen), gainontzeko lasterketa guztietan, aurreneko hamar postuetan sailkatu da Umerez. Murgiondo ere, kategorian debuta egiten ari den urtean, dagoeneko aurreko postuetara hurbiltzen hasi da azken asteetan (Azpeitian 8. postua lortu zuen pasaden astean).

 

Umerez rankingeko bigarren postuan dago 43 punturekin, liderrarengandik 10 puntutara eta Murgiondo berriz, hamalaugarren txirrindulari onena da 8 punturekin.

Xabier Murgiondo eta Julen Umerez larunbateko lasterketan. Argazkia: www.gtxe.org

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.