Futbola

Futbola
2015-03-30 09:55:10
Goizeko 10:00etatik 20:00etara zabalduko du Udaltzaingoak
Larrañako futbol zelaia erabilgarri egongo da, asteburu eta jaiegunetan

Oñatiko Udala eta Larraña Institutuko zuzendaritza batzordeak akordioa sinatu berri dute San Lorentzo auzoan kokatuta dagoen futbol zelaia erabili ahal izateko. Hori horrela, aurrerantzean, asteburu eta jai egunetan Larrañako instalakuntzaren ateak zabalik egongo dira herritar guztientzat.

 

Orain arte, instalazio horiek erabili ahal izateko erreserba egin behar zen kiroldegian. Aurrerentzean, ateak irekita egongo diren arren, erreserba kiroldegian egitea gomendatzen da. Erreserbarik ez dagoenean, instalazioa nahi duenak eta nahi beste denbora erabili ahal izango du. Hori bai, batenbat zain dagoen kasuetan, gehienez, 90 minutuz erabili ahal izango da.

 

Larrañako zuzendaritzarekin lortu den akordioaren helburua, herritarrei futbol zelaiaren erabilera erraztea da. Bide batez, arriskutsua gerta zitekeen praktikari irtenbidea emango zaiolarik. Jakinekoa zen, hainbat herritarrek futbol zelaia inguratzen zuten hesiak igota instalazioetara sartzeko ohitura zutela. Aurrerantzean ez da halakorik egin beharko, ateak larunbat, igande eta jaiegunetan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte irekita izango baitira Larrañako futbol zelaian.

 

Neurri honekin instalazioak berritzeko Udalak eta Larrañako zuzendaritzak izenpetu zuten erabilpen hitzarmena zabaltzen da. Hitzarmenean, futbol zelaiaren erabilerarako egutegi eta ordutegia zehaztu zen; astelehenetik ostiralera eta eskola ordutan Larraña ikastetxeari dagokio instalazioa erabiltzea. Arratsaldez berriz, herriko kirol taldeek erabiltzen dute, bereziki Aloña Mendiko harrobiko futbol taldeek. Aurrerantzean, asteburu eta jaiegunetan, nahi duten herritarrek erabili ahal izango dute. Udaltzainak arduratuko dira instalazioak ireki eta ixteaz.

 

Kirol parkea osatuz

Larrañako kirol istalazioa herritarrei zabaltzeak, herriko kirol parkearen aukerak zabaltzen ditu. Gogoratu beharra dago, pasaden urte amaieran antzerako akordioa sinatu zuela Udalak Urgain-Errekaldeko zuzendaritzarekin. 2014ko azarotik, herri eskolako jolasgunea ere, zabalik egoten baita asteburu eta jaiegunetan.

2013ko maiatzean Inauguratu zen instalazioa Aloña-Arizmendi partidarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.