Besteak

Besteak
2015-03-27 11:30:13
ZULAI PLAZAOLAK ZHUNBATOIARI BURUZKO XEHETASUNAK EMAN DITU
Zhunba eta areto-bizikleta festa bihar, Zubikoa kiroldegian

Fitness jardueren festa erraldoia egingo da bihar Zubikoa Kiroldegian. Egun osoko egitaraua antolatu dute E-goitek enpresako arduradunek. Goizean bi orduko Zhunba maratoia eta arratsaldean, hiru orduko areto bizikleta saioa ikusi izango da kantxa nagusian. Azken honen bostgarren edizioa izango da eta aurtengo berritasun nagusia, Zhunbatoia izango da.

 

E-goitek enpresak jaialdi berezia antolatu du biharko. Goizeko 10:00-12:00etara I. Zhumbatoia egingo da. 2 orduko musika saio koreografiatua izango da eta guztira 90 bat partehartzaile espero dituzte. Arratsaldean berriz, 16:00 hasi eta 19:00 bitartean, areto-bizikleta maratoiaren bostgarren edizioa ospatuko da. 40 minutuko lau saio egingo dituzte, eta saiotik saiora, bost minutuko atseden tarteak egingo dituzte. Bukaeran, luzaketak egin eta opariak banatuko dira ikasle fidelenen artean. Azken ekintza honetarako, herriko, bailarako eta gure mugetatik kanpoko 116 pertsonak eman dute izena.

 

Zhunbatoia berritasuna

Beste urte batzuekin alderatuz, aurtengo nobedade nagusiena goizeko saioa izango da. Zhunba modan jarri den ekintza da inguruko kiroldegietan eta biharko saioa gidatzeko aukera izango duten sei monitoreen artean, Zulai Plazaola oñatiarra dago.

 

Plazaolak, saio berri honi buruzko hainbat xehetasun eman zituen asteazkenean Oñati Irratian eginiko elkarrizketan. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Zulai Plazaola izango da Zhunbako monitoreetako bat. Argazkia: E-goitek.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.