Espeleologia

Espeleologia
2015-03-25 10:42:00
AMET-eko kideak Oñati Irratian izan ziren astelehen arratsaldean
Espeleologoen lurrazpiko lan baliotsu eta isila ezagutzen

Lurrazpiko bizitza nahiko ezezaguna da gizaki gehienontzat. Hala ere, bada gure artean eremu horietan oso gustora mugitzen den espezierik. Espeleologo izenarekin ezagutzen ditugu eta beraien lana, lur-azpian gertatzen den guztia aztertu eta arakatzea izaten da. Oñatin, bada espezie honetako gizakirik; AMET taldeko ordezkariak, hain zuzen ere.

 

Bost hamarkada inguru daramatza Aloña Mendiko Espeleologia taldeak (AMET), Oñati inguruko lurrazpiko egoera aztertzen. Gaur egun zertan ari diren azaltzeko, taldeko hiru ordezkari, Oñati Irratiko kirol tarte nagusitik pasatu ziren astelehen arratsaldean. Jabier Azkoaga, Anndoni Olalde eta Laura Pereda izan ziren gonbidatuak eta espeleologian daramaten ibilbideaz gain, momentu hauetan eskuartean dituzten proiektu eta erronketaz mintzatu ziren, besteak beste.

 

Erreskate egoerak, materialaren eboluzioa, kirolaren ezaugarriak, lur-azpiko animaliak…izan ziren ordubeteko solasaldian landu ziren gai nagusiak. Hiru protagonistek, kirol honi buruzko ikuspegi ezberdinak eman zituzten. Azkoagak 40 urtetik gorako esperientzia darama soinean, Olaldek ere oso ondo ezagutzen ditu gure inguruko koben egoera eta azkenik, Peredak, mundu berezi honetara iritsi berria den lagunaren ilusio eta jakinmina erantsi zion tertuliari.

 

Talde beteranoa

Gaur egun 10 ordezkari ditu taldeak eta oñatiarrak ez ezik, gure mugetatik kanpoko kideak ere baditu AMET-eko espedizioak. Asteburuetan irteerak eta astean zehar bulegoko lanak eta datu bilketak egiten dituztela adierazi zuten asteleheneko tertulian: «800 kobatik gora erregistratu ditu taldeak urte guzti hauetan eta urtero, 5 koba berri topatzen ditugu bataz-beste» zioen Olaldek.

 

Epe motzera begira, Gomiztegi aldeko lur eremuak aztertzen pasako dituzte datozen hilabeteak eta Olalderen esanetan, Aloña mendiaren azpikaldean dagoen "ur-zulo" koba da zalantzarik gabe, Oñatik gaur egun duen harribitxirik handiena.

 

Ordubete iraun zuen solasaldia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcast-a:

 

Espeleologia taldeko bi kide, Gesaltzako koban. Argazkia: AMET.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.