Atletismoa

Atletismoa
2015-03-02 16:15:19
13. postua eskuratu zuten atzo Caceresen
Lan txukuna egin dute Aloñako atletek, distantzia luzeko Espainiako kros txapelketan

Aloña Mendiko korrikalariek, distantzia luzeko taldekako Espainiako kros txapelketan parte hartu zuten atzo goizean. Sailkapen orokorreko hamahirugarren postua lortuta itzuli dira etxera eta hein handi batean, helburua bete dutela esan daiteke. Hasiera batean, lehen hamabost postuetan sartzeko asmoarekin abiatu baitzuten lehiaketa. Atzo goizean Caceresen izan ziren ordezkariak, Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izango dira gaur arratsaldean (19:00).

 

Txalotzeko lana burutzen ari dira azken urteotan Aloña Mendiko korrikalariak. Espainiako txapelketetan sarri ikusten hasiak gara gorritxoak azkenaldian eta tamaina horretako lehiaketa batean parte hartu ahal izatea, "garaipen" bat da herri mailako talde batentzat. Oñatin dauden korrikalari bikainei, inguruko beste herri batzuetako tamainako korrikalariak gehituta lortu dute talde sendo eta lehiakor bat osatzea. Talentu horri, izerdia eta lana gehitu behar zaie, noski. Atletismoa bezalako kirol zorrotz batean, talentu hutsarekin soilik, gutxi egin baitaiteke.

 

Emaitza esanguratsua

Aloña Mendik, sei gizonez osaturiko taldea eraman zuen Caceresera: Sergio Garcia, Yeray Varela, Tasio Gomez, Alberto Revuelta, Aritz Ruiz eta Imanol Cruzek osatu zuten oñatiarren taldea. Maila amateurrean Euskal Herrian nekez osatu daiteke talde hoberik eta estatu mailan ere, lan txukuna egin dezaketela erakutsi zuten atzokoan.

 

Espainia osoko 40 talde onenak zeuden irteera puntuan. Hamaika kilometroko ibilbide lehor eta gora beheratsua, aurretik. Hemengo zirkuituekin alderatuta, oso ezberdina. Hala ere, talde txantxikuarreko korrikalariek, maila bikaina eman zuten.

 

Taldekako sailkapenerako talde bakoitzeko lehen lau ordezkarien lana puntuatzen da era honetako txapelketetan eta gure ordezkarien artean azkarrena, Alberto Revuelta (37.) izan zen. Gainontzean, Imanol Cruz (43.), Yeray Varela (54.) eta Sergio Gartzia (105.) postuan, izan ziren puntuaketa lortu zuten beste hiru korrikalariak.

 

Probako sailkapen ofizialak [hemen].

 

Gaur, Oñati Irratian

Atzo Caceresen izan ziren ordezkariak, Oñati Irratiko kirol tarte nagusiko gonbidatuak izango dira gaur arratsaldean (19:00-20:00). Elkarrizketa zuzenean entzuteko, bi aukera egongo dira: FM 107.4 sintoniaren bidez Oñatin daudenentzat eta herritik kanpo, internetez -streaming bidez-, zuzenean entzuteko aukera ere egongo da.

 

Internetez entzuteko klikatu [hemen].

Aloña Mendiko korrikalariak atzo, Caceresen. Argazkia: Aloña Mendi.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.