Duatloia

Duatloia
2015-03-02 12:06:06
DENBORALDIKO LEHEN PODIUMA IZAN DA
Xabier Luis hirugarren, Mungiako duatloian

Mungiako herriak, bere zazpigarren duatloia ospatu zuen larunbat arratsaldean. Sprint distantzian (5km-21km-2’5km) lehiatu zen proba eta beste astebetez, Oñatiko kirolariak protagonista izan dira. Lehen hamar postuetan bi herritar izan ditugu. Xabier Luis hirugarren eta Mikel Ugarte zazpigarren. Taldekako sailkapenean ere, lehen postua lortu zuten biek Antxintxika Servismasa taldea ordezkatuz.

 

Euskal zirkuituko hirugarren proba puntuagarria jokatu zen larunbat arratsaldean Mungian. IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, ikuskizun politaz gozatu ahal izan zuten Bizkaiako herrira hurbildu ziren ikusleek. Kirol arloari dagokionez, Inmaculada Pereiro etxebarritarra emakumezkoetan eta Hossain Kaanache oriotarra gizonezkoetan, izan ziren azkarrenak.

 

Beste astebetez baina, Xabier Luisek egindako lana azpimarratu beharra dago. Sasoi puntua fintzen ari da Luis eta larunbatekoa denboraldiko lehen podiuma izan da txantxikuarrarentzat. Hirugarren postuan helmugaratu zen oñatiarra, bigarren sailkatua izan zen Iñigo Arregirengandik, 27 segundu eskasetara. Oñatiarren lana borobiltzeko, Mikel Ugartek ere proba oso ona egin zuen bere denboraldiko aurreneko duatloian. Sailkapen orokorreko zazpigarren postua eskuratu zuen.

 

Arlo indibidualean ez ezik, taldekako sailkapenean ere, igo ziren oñatiarrak podiumera. Izan ere, beste behin gizonezkoen artean talderik onena, Antxintxika Servimasa izan baitzen. Emakumezkoetan berriz, Mugarra Durangoko taldeak lortu zuten probako garaipena.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

Xabier Luis, podium nagusian. Argazkia: Euskadiko Triatloi Federazioa

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.