Igeriketa

Igeriketa
2015-02-27 14:48:50
150 igerilari inguru bilduko dira; Horietatik 55, oñatiarrak
Eskolarte mailako txapelketa bihar, Zubikoako igerilekuan

Aloña Mendiko igeriketa sailak antolatuta, eskolarte mailako igeriketa txapelketa egingo da bihar Zubikoako igerilekuan. Benjamin, alebin eta infantil mailetako igerilarientzako proba izango da. Horren ondorioz, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara, igerilekua itxita egongo da herriko erabiltzaileentzat.

 

Eskolarte mailako igerilariek hitzordu garrantzitsua izango dute bihar arratsaldean. Oñatiko Zubikoa kiroldegiko igerilekuak benjamin, alebin eta infantil mailetako zonaldeko 150 igerilari inguru hartuko ditu. Horietatik 55, oñatiarrak izango dira eta Aloña Mendiko entrenatzaileak adierazi digunez, guztien helburua «partehartzea eta ikasten jarraitzea» izango da.

 

Estilo guztietan baina distantzia bakarrean egingo da txapelketa. 50 metroko probak izango dira eta igerilari bakoitzak, proba bakarra egin ahal izango du. Esan, maila hauetako finalak datorren astean jokatuko direla Legazpin eta bertan Gipuzkoako 12 igerilari onenak soilik egongo dira. Biharko txapelketa finalera sailkatzeko, baliogarria izango da.

 

Igerilekua itxita

Txapelketak irauten duen bitartean, Zubikoako igerilekua itxita egongo da erabiltzaile guztientzat. Hori horrela bihar 15:00etatik 18:00etara, igerilekua itxita egongo da. Hala ere, goizean, 9:00etatik 13:30era eta arratsaldean, 18:15etatik 19:30era zabalik egongo da. 

Eskolarte mailako txapelketa izango da biharkoa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.