Besteak

Besteak
2015-02-25 13:09:31
IZEN EMATEA ZABALIK DAGO
Zhunbatoia eta areto-bizikleta maratoia egingo dira Oñatin, martxoaren 28an

Areto bizikleta maratoiak bostgarren edizioa beteko du martxoaren 28an. Topaketa, Zubikoa kiroldegiko kantxa nagusian egingo da eta aurtengo berritasun nagusia, goizean egingo den Zhunbatoia izango da. Azken hau lehen aldiz antolatu dute E-goitek enpresako arduradunek eta bi jarduerekin, egun osoko jaialdi borobila osatuko dute. Bi ekintzetarako izen-ematea zabalik dago.

 

E-goitek enpresak jaialdi berezia antolatu du Martxoaren 28rako. Goizeko 10:00-12:00etara I. Zhumbatoia egingo da Zubikoa kiroldegian. Oñati, Zumarraga, Arrasate, Legazpi, Antzuola eta Eskoriatzako areto bizikletako Udal kirol zerbitzuetako erabiltzaileek 8€ ordaindu beharko dute parte hartu nahi badute. Beste guztiek 12€.

 

Areto bizikleta maratoiari dagokionean, hitzordua hiru ordukoa izango da. 16:00etan hasi eta 19:00 arte, 40 minutuko lau saio egingo dituzte, eta  saiotik saiora, bost minutuko atseden tarteak egingo dituzte. Bukaeran, luzaketak egin eta opariak banatuko dituzte. Hemen ere, aurrez aipaturiko herrietako erabiltzaileek, 15€ ordainduta parte hartu ahal izango dute ekitaldian. Besteek berriz, 22€ ordaindu beharko dituzte.

 

Izen ematea zabalik

Otsailaren 18an ireki zen bi ekintzetan izena emateko aukera. Inskripzio epea, plazak aurrez betetzen ez badira behintzat, martxoaren 25ean itxiko da. Interesatuek kiroldegian (Tel.: 943716375 edo zubikoa@oinati.net) edo www.oñati.eus atarian eman dezakete izena.

Iazko maratoiko irudi bat. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.