Besteak

Besteak
2015-02-23 15:05:24
BAKARKAKO BI PODIUM ETA TALDEKAKO BESTE BAT
Emaitza esanguratsuak lortu dituzte oñatiarrek, asteburuko lasterketa ezberdinetan

Lasterketa herrikoiek emaitza esanguratsuak utzi dituzte asteburuan Oñatiko kirolarientzat. Larunbatean Ermuako Duatloian eta Zumaiako Herri lasterketan eta igandean Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan lortu dira asteburuko hiru podiumak.

 

Antzuolako 8 Miliak

Emaitzarik esanguratsuena agian, atzo goizekoa izan zen. Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketak, bere hirugarren edizioa ospatu zuen eta oñatiar bat podium nagusian ikusi genuen. Axier Alonsok lasterketa bikaina burutu zuen eta azkenean hirugarren postuan iritsi zen helmuga puntura.

 

Datu esanguratsu bezela, esan, izena eman zuten korrikalari guztiek (235) amaitu zutela proba. Eguraldia hotza eta lokatza izan ziren lasterketako protagonista nagusiak eta guzti horiei aurre eginez, mendi lasterkari oñatiarrak, denboraldiko emaitza pertsonal onena lortu zuen.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Zumaiako Herri Lasterketa

Larunbat arratsaldean bestalde, lasterketa popularren artean izen handia duen Zumaiako Herri Lasterketa ere jokatu zen. Ia 300 korrikalari hurbildu ziren 10 kilometroko proba nagusia egitera eta beteranoen C mailan, Joxean Biain oñatiarrak hirugarren postua lortu zuen.

 

Biainek 43:09 osatu zituen hamar kilometroak eta sailkapen nagusian 148. postuan iritsi bazen ere, bere kategoriako -beterano C- korrikalarien artean, hirugarren atletarik azkarrena izan zen.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Ermuako Duatloia

Asteburuko hirugarren podiuma, Ermuako Duatloitik iritsi zen larunbat arratsaldean. Kasu honetan taldekako sailkapenean igo ziren bi oñatiar podiumeko goreneko postura. Antxintxika Servimasa taldea izan zen eguneko talderik onena eta puntuaketa lortu zuten hiru duatleten artean, bi oñatiarrak izan ziren.

 

Xabier Luis laugarren postuan iritsi zen helmugara eta Iker Arkauz 21. izan zen. Azken honek, 23 urtez azpikoen mailan bostgarren postua lortu zuen, gainera. Taldekako garaipena borobildu zuen hirugarren ordezkaria, Jokin Muñoz (7.) izan zen.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Sevillako Maratoia

Asteburuko lasterketa popularren kronika amaitzeko, esan, atzo goizean Abixaran taldeko Agotz Iturbe korrikalariak, Sevillako maratoia osatu zuela. Ez da lehen maratoia txantxikuarrarentzat eta atzokoa, 3:42:33 kronoan amaitu zuen. Zorionak!

Alonso, Iturbe eta Bikuña asteburuan protagonista izan dira.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.