Atletismoa

Atletismoa
2015-01-21 10:52:01
APIRILAREN 26AN IZANGO DA LASTERKETA
Madrileko Maratoira irteera, Antxintxiketan taldearekin

Atletismoaz gozatzeko, bi egunetako irteera antolatu du Antxintxiketan Kirol Elkarteak apirileko azken astebururako. Madrileko Rock n Roll maratoia izango da hitzordu nagusia, baina lasterketa luzeaz gain, maratoi erdia eta 10 kilometroko probak ere egin ahal izango dira. Apirilaren 26an izango da lasterketa eta talde oñatiarrak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk gelditzen dira irteera osatu dadin.

 

Atletismo probak antolatzeaz gain, hainbat ekimen ezberdin antolatzeko gaitasuna duen taldea da Antxintxiketan. Urteko egutegian dituen lau lasterketez gain -Korpus bezperako lasterketa, Torreauzoko krosa, Arrasate-Oñati eta San Silbestrea-, taldean bada ohiturarik, beste era batzuetako ekintzak antolatzeko. Esaterako, duela urte batzuk herriko gaztetxoenei zuzendutako pailazo emanaldia. Oraingo honetan baina, asteburuko atletismo irteera bat antolatu nahi dute Madrilera.

 

Apirilak 26an ospatuko den Rock n Roll maratoira eginiko irteera izango da. Hala ere, maratoia luzeegia iruditzen zaionari, emango diote irtebiderik antolatzaileek. Izan ere, maratoi erdia edo 10 kilometroko lasterketa egiteko aukera ere egongo da.

 

Plana eta izen ematea

Antxintxiketan taldeak datozen asteotan itxiko du irteeran parte hartzeko aukera eta interesatuei lehenbailehen izena emateko eskatzen die. Horretarako bi aukera eskaintzen ditu taldeak. Alde batetik, antxintxiketanke@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo bestela, 676 523 674 (Asier) telefonora deituta.

 

Plana ondorengoa izango da. Apirilak 25 goizean irtengo da autobusa Oñatitik. Larunbatetik iganderako gaua Convención hotelean (maratoiko hotel ofiziala) pasako da eta lasterketa amaitu eta bazkaldu ostean, bueltatuko dira Oñatira. 150€ prezioa ordaindu beharko da irteeran parte hartu ahal izateko eta prezio horren barruan, autobusa, hoteleko gaua, larunbateko afaria eta igandeko gosari eta bazkaria sartzen dira.

Nazioarteko lasterketako artxibo irudia. Argazkia: Felix Sanchez.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.