Besteak

Besteak
2015-01-20 11:51:34
KIROL DIAGNOSIAREN GAINEKO TERTULIA EGIN ZUTEN ATZO OÑATI IRRATIAN
Elkarlana eta pazientzia eskatu dute eragileek, herriko kirol etorkizuna eraikitzeko

Tertulia interesgarria osatu zuten atzo arratsaldean Oñati Irratiko kirol tarte nagusian. Ostegunean aurkeztu zen jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren egitasmoa, izan zuten hizpide solasaldian parte hartu zuten gonbidatuek. Iritzi eta ikuspuntu zinez interesgarriak entzun ziren irratsaioan eta amaieran, guztiek bat egin zuten etorkizunerako ildoak finkatzerakoan. «Elkarlana» eta «pazientzia» eskatu zuten, herriko kirol egoerari konponbide ahalik eta zentzudunena emateko.

 

Oñatiko udalerriak pasaden urteko apirilan abian jarri zuen jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren gaineko egitasmoak, zeresan handia eman du azken egunetan. Osteguneko prentsaurrekoan aurkeztu zen diagnosia aintzakotzat hartuz, mahainguru interesgarria osatu zuten atzo arratsaldean Oñati Irratian. Azterketa honetan parte hartu duten eragile garrantzitsuenen hitza jaso nahi izan zen. Hori horrela, Ainhoa Martin (kirol zinegotzia), Anton Inza (Aloña Mendi K.E.-ko presidentea) eta Aitor Guridi "Txisto" (Eskola Kiroleko presidentea) izan ziren gonbidatuak.

 

Gogoeta interesgarriak

Ordu eta laurden pasa luzatu zen solasaldian, era guztietako iritziak entzun ziren. Bakoitzak bere alderditik egoera nola ikusten duen azaldu zuen eta era berean, etorkizunera begira «elkarlana» eta «pazientzia» eskatu nahi izan zuten. Azken 9 hilabeteotan azterketa egin duen enpresako Jon Ander Garcia de Cortazarrek ere, parte hartu nahi izan zuen atzoko tertulian. Azterketa nola landu duten azaltzeaz gain, Oñatiko herriak duen kirol oinarria «mirestekoa» dela esan zuen. Hala ere, etorkizunera begira «hobekuntza beharrak» dituela ere adierazi zuen

 

Instalazioen gaia, korapilotsua

Gonbidatuei herriko kirol instalazioen gaineko ikuspuntua eskatu zitzaienean, gogoeta benetan interesgarriak egin zituzten Martin, Inza eta Guridik. Igerilekua, Azkoagain, atletismo pistak...gai asko landu zirela, alegia. Era berean, Martin zinegotziak gogoratu nahi izan zuen, txosten osoa eskuragarri dagoela Udaleko web orrian.

 

Orain, lehen fase honi amaiera emateko eragileen iritziak jaso nahi dira. Horretarako, Udaletxean eta Kiroldegian postontzi ezberdinak jarri dira. Atzo arratsaldeko solasaldia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcasta:


Inza, Guridi eta Martin Oñati Irratiko estudioan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.