Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-12-19 08:12:48
IGANDEAN OSPATUKO DA V. OÑATIKO ZIKLOKROSA
Zirkuitu berria estreinatuko du lokatz gaineko txirrindularitza ikuskizunak

Zirkuito berria. Horixe izango da aurtengo Oñatiko ziklokros probako berritasun nagusia. Orain arteko lau edizioak San Martin inguruan jokatu izan dira, baina bertako zuhaiztia hondatu xamar gelditzen zenez, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak ibilbide berria prestatu behar izan du. Aurtengoa, igande honetan izango da, Urrutxu auzoan (hilerri ondoan).

 

Urrutxu inguruan jokatuko da aurtengo ziklokrosa. Aloña Mendiko ordezkariek 2.500 metroko zirkuitoa prestatu dute Urrutxu, San Bartolome eta Goribar Goitiko lursailen artean. Antolatzaileen esanetan, Goribar Goitiko aldean dago zirkuitoko punturik gogorrena, gora-behera handi xamarra baitago bertan eta seguruenez, hori izango da zirkuituko punturik ikusgarrienetariko bat. Gainerakoan, ibilbidea nahikoa laua izango da. Hala ere, azken egunetako euriteek dexente lokaztu dute zirkuitua eta zalantzarik gabe, gogorra eta ikustekoa izango da aurtengoa.

 

Antolatzaileak Oñati Irratian

Kepa Umerez eta Josu Alberdi Aloña Mendiko txirrindularitza saileko ordezkariak Oñati Irratian izan ziren asteazken eguerdian. Igandeko lasterketaren azken ordua eman zuten eta besteak beste, lasterketan parte hartuko duten oñatiarren zerrenda eman zuten: kadete mailan, Ander Gartzia; gazteetan, Julen Umerez, Xabier Aiastui, Ekaitz Txintxurreta, Xabier Murgiondo, Andoni Igartua eta Beñat Ormaetxea; eta, Master 50 taldean, Andoni Gartzia.

 

Bestalde, antolatzaileek beste ohar garrantzitsu bat ere eman nahi izan zuten. Probaren ondorioz 09:00etatik eguerdiko 14:00 arte, Urrutxuko zonaldea trafikorako itxita egongo dela adierazi zuten eta bertan egongo den auto pilaketaren ondorioz, oñatiarrei zirkuitura oinez hurbiltzeko eskaera ere egin nahi izan zieten. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Ordutegiak

Lasterketak 10:00etan hasiko dira. Lehenengo saioan kadete mailako txirrindulariek parte hartuko dute, bai neskak eta baita mutilek ere. 11:00etan gazte mailakoen txanda izango da. Gazte mailako neskak eta mutilak lehiatuko dira. Lasterketa berean, eurekin batera, elite mailako neskak ere ordu horretan irtengo dira. 12:00etan, master 30, 40, 50 eta 60 mailakoen txanda izango da. Azkenik, 13:00etan, elite eta 23 urtez azpiko mutilen txanda izango da.

 

Iazko lasterketako irudi bat. Argazkia: Natxo Santos.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.