Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-10-31 09:00:15
ATZO EGIN ZUTEN PRENTSAURREKOA BILBON
Aurkeztu da Euskal Herrian erreferente izan nahi duen Murias taldea

Atzo eguerdian aurkeztu zuen Bilboko Alhondigan, maila Kontinentaleko Murias txirrindulari talde berria. Euskal Txirrindularitzan erreferente izateko asmoarekin jaio den proiektu bat dela adierazi zuten ordezkariek prentsaurrekoan. Taldeko kirol zuzendari eta arduradun nagusia, Jon Odriozola oñatiarra izango da.

 

«Euskal Txirrindularitzak jendearen ilusioa berreskuratzeko egitasmo berri bat behar du. Muriasek aurrera pausu hori eman du, eta okerrik ezean, Euskal txirrindularitzaren salbatzailea izango da. Proiektu sendoa eta zabala baita». Horiek izan ziren besteak beste, atzoko aurkezpen ekitaldian Odriozola zuzendariak adierazitakoak. Txantxikuarra oso pozik azaldu zen osatu ahal izan duten taldea %100 euskal txirrindulariez osatzen delako. Era berean, errepidean ondo ibili diren txirrindulari gazteei, aukerak eskaini ahal izateagatik oso harro agertu zen oñatiarra.

 

12 txirrindulariko taldea

Aurkezpenean, Murias taldea osatuko duten txirrindularien zerrenda eman zuten. Momentuz, 12 ziklista izango ditu Odriozolak eta lider lanak egiteko, Cofidis taldeko Egoitz García fitxatu dute. Era berean, mailan esperientzia duen Garikoitz Bravo eta etorkizun oparoa duen Imanol Estévez ere Odriozolaren aginduetara egongo dira.

 

Azken honek baina, datozen asteotan taldea utzi dezakeela ere jakinarazi zuten. Izan ere, UCI World Tourreko talderen bat atzetik omen dauka eta kontraturen bat lortzen badu, Murias taldea utziko luke Estévezek.


Gainontzean, Murias taldea txirrindulari hauek osatuko dute: Haritz Orbe, Beñat Txoperena, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Adrián González, Ion Ander Insausti, Unai Intziarte y Eneko Lizarralde.

Odriozola, atzoko aurkezpenean. Argazkia: Luis Tejido / EFE

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.