Espeleologia

Espeleologia
2014-10-29 10:48:44
Ekintzan parte hartzeko aurrez izena eman behar da
Espeleoabentura bisita berezia egingo da igandean Arrikrutzen

Igande goizean, espeleoabentura irteera berezia egingo dute oñatiko Arrikrutz kobetan. 16 urtetik gorakoei zuzendutako hitzordu honetan izena ematen dutenek, bisita turistikoetarako egokitu zen pasarela nagusitik kanpo ibiltzeko aukera izango dute. 3-4 orduz Oñatiko kobaren aberastasunak ikusi eta sentitzeko aukera eskainiko duen irteera izango da.

 

Ez ohiko espeleoabentura irteera izango dela adierazi dute arduradunek. «Ohiko bisitetako pasarelatik kanpora eta bestela ikusten ez diren galeria fosil eta aktibo batzuk ezagutzeko bisita berezia» izango baita. 16 urtetik gorakoei luzatutako jarduera izango da eta plaza mugatuak (20) izango direla ere jakinarazi dute. Era berean, irteeran zehar lokatz edo gune hezeetan ibiliko direnez, jantzi egokiak eta aldatzeko erropa eramateko gomendioa egin nahi dute antolatzaileek.

 

Izen ematea zabalik

Izena eman nahi dutenek, 20€ ordaindu beharko dituzte eta erreserbak 943 08 20 00 telefonoan edo arrikrutz@oinati.org helbide elektronikoan egin beharko dira igandea baino lehen. Irteera goizeko 9:30 egingo da Arrikrutzeko harrera gunean.

 

Espeleologoa, kobazulo barruan. Argazkia: Goiena

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.