Besteak

Besteak
2014-10-28 10:51:35
Irabazleekin berdinduta amaitu zuten proba
Axier Alonso eta Aitor Otamendi bigarren, Unzueko raidean

Unzueko (Nafarroa) udalerriak, bere herriko raid probaren bigarren edizioa ospatu zuen pasaden larunbatean. Club Deportivo Navarra taldeak antolatu zuen proba eta aurtengoan 25 bikotek eman zuten izena. 19 talde gizonezkoetan eta 6 emakumezkoetan. Gizonezkoen mailan, Axier Alonso eta Aitor Otamendik txantxikuarrek osaturiko OñatiRaid taldeak, bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.

 

Larunbatekoa, Columbia Raid Series egutegiaren barruan dagoen probetako bat izan zen. Aipatzekoa da adibidez, Oñatikoa ere, zirkuitu berean sartzen den probetako bat izan dela. Hala, proba lau sektore ezberdinetan banatzen zen. Trekking-eko bi eta Btt-ko beste bi sektore osatu behar izan zituzten partehartzaileek. Besteak beste, hainbat proba berezi osatu behar izan zituztelarik: eskalada, rapela, arku tiraketa...

 

Irabazleekin berdinduta

Hori horrela, Axier Alonso eta Aitor Otamendik lasterketa oso ona burutu zuten. Proba amaieran, gerora garaipena lortu zuen Aaron Garmendia eta Imanol Garaizabal bikotearekin 64 puntutara berdinduta amaitu zuten proba. Berdinketa kasuetan, denbora mugarriak kontutan hartzen dira eta kasu honetan, bi segundu eskasegaitik bada ere, garaipenak ihes egin zien oñatiarrei.

 

Nolanahi ere, biak ala biak oso gustora gelditu ziren egindako lanarekin. Sailkapen ofizialak [hemen]. Probari buruzko informazio eta argazki galeria gehiago [hemen].

 

Alonso eta Otamendi podiumean. Argazkia: Orientación Deportivo Navarra.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.