Saskibaloia

Saskibaloia
2014-10-24 11:30:43
3 DENBORALDIREN ONDOREN, NESKAK BUELTATU DIRA SAILERA
Gorka Judez: "Emakumezkoen taldea berreskuratu izana, oso albiste ona da sailarentzat"

Duela bi denboraldi erabaki zaila hartu behar izan zuen Aloña Mendiko saskibaloi sailak. Olatuaren aparretan bi urtez ibili ostean, EBA mailako kategoriari uko egin eta berriz ere sailari dagokion tokira itzultzeko zentzuzko erabakia hartu zuen sailak. Hori horrela, markatutako norabide berrian, harrobian lana egiteko konpromezua hartu zen eta gutxinaka bada ere, hasi dira lehen fruituak loratzen. Hiru urte luzez, emakumezkoen talderik gabe egon ostean, aurten, infantil mailako taldea berreskuratu baitu saskibaloi sailak.

 

Eta hain zuzen, horri buruz hitzegin zuen pasaden asteazkenean Gorka Judez taldeko entrenatzaileak, Oñati Irratiko kirolen txokoan. Infantil mailako emakumezkoen taldea, irailean bertan dataz kanpo sortu zela adierazi zuen Judezek. «Azken urteetan izan dugu harremanik, neska taldetxo batekin, baina zaila egiten zitzaigun 8-10 bat lagun elkartu eta talde bat sortzea. Eta kasualitatez, irailean beraiek etorri zitzaizkigun aurten jolastu nahi zutela esanez. Egia da berez, denboraz nahiko larri genbiltzala taldea txapelketa ofizialean apuntatzeko, baina federakuntzako ordezkariak, oso ondo portatu dira gurekin momentu oro». 

 

Garaipena, debutean

Pasaden larunbatean egin zuen debuta taldeak etxean. Lehia oso parekatua jokatu zuen BKL taldearen aurka eta azkenean, aurreneko partidu ofiziala, garaipenarekin amaitzea lortu zuten. Bost puntuko aldearekin (39-34) irabazi zioten BKL taldeari. Hala ere, emaitza baino jokalarien «formakuntza eta hezkuntza prozesuan» lana egin nahi dela aitortu zuen Judezek.

 

Hauek izango dira, aurtengo denboraldian taldea osatuko duten 8 jokalariak: Ane Igartua, Aroa Murua, Irene Camacho, Karmele Egaña, Naroa Garai, Lucia Gimenez, Jessica Louro eta Olatz Reinstadler.

 

Bihar bertan jokatuko dute denboraldiko bigarren partidua. Kasu honetan, Beasainera joan beharko dira Gorka Judezen neskak. Hemen daukazue entrenatzaile oñatiarrarekin egindako elkarrizketa osoa entzungai: 

 

Pasaden larunbatean estreinatu zen taldea Zubikoan. Argazkia: Saskibaloi saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.