Atletismoa

Atletismoa
2014-10-22 15:27:57
Atletismoko jardunaldia egin zuten larunbatean
Atletismoa, herriko gaztetxoen gozagarri

Eskola kirolaren denboraldi hasiera baliatuz, pasaden larunbat goizean, atletismo jardunaldi ederraz gozatu ahal izan zuten San Martineko zuhaiztira hurbildu ziren guztiek. Aloña Mendiko atletismo sailak, herriko gaztetxoenen artean atletismoa sustatu nahian, hainbat proba antolatu zituen eta giroa lagun, jende ugari inguratu zen ekitaldira.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikasturteko eskola kiroleko programazioaren baitan antolaturiko ekintza izan zen larunbatekoa; atletismo eskolako aurkezpena, nolabait esateko. Oñatiko gaztetxoek, kirol ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izango dute ikasturtean zehar eta atletismoa, aukera horietako bat izango da.

 

Eskola kirolaren babesean, baina Aloña Mendiko atletismo sailak izan zuen larunbateko ekintza antolatzeko ardura. Ikasturtean zehar sei ekintza burutuko dira eta larunbat goizekoa, aurrenekoa izan zen. Kirol hau ezagutzeaz gain, modalitate ezberdinak probatuko dituztela adierazi digute saileko arduradunek. Falta diren bost txapelketetan, beste lurzoru batzuk ere probatuko baitituzte (pista, asfaltoa...).

Gustora aritu ziren haurrak lasterka, San Martinen. Argazkia: Atletismo saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.