Saskibaloia

Saskibaloia
2014-10-20 10:55:19
LAU TALDEEK IRABAZI EGIN DUTE
Asteburu borobila, saskibaloi saileko talde guztientzat

Aloña Mendiko saskibaloi saileko lagunak, pozik hasiko dute aste berria. Saileko lau taldeek garaipena lortu baitute asteburuan jokaturiko neurketa ezberdinetan. Aipatzekoa, hiru denboraldi luzez emakumezkoen talderik gabe egon ostean, larunbatean, infantil mailako talde berriak debuta egin zuela.

 

Denboraldian zehar oso gutxitan emango dira horrelako kasualitateak, hori dela eta, goraipatzekoa izan da pasa berri den jardunaldia. Maila ezberdinetan ari diren lau taldeek, garaipenarekin amaitu baitzituzten beraien neurketak.

 

Kasualitatez, lau taldeek etxean jokatu dute asteburuan eta larunbateko eguna borobila izan zela esan daiteke. Eguerdiko 12etan, junior eta kadete mutilek eta infantil neskek jokatu zuten. Azken hauen kasuan, garaipenaz gain, albistea debutean egon zen. Hiru denboraldi luzez, neskak sailetik kanpo izan ondoren, zorionez, Aloñak berriz ere errekuperatu baitu talde bat aurtengo denboraldirako.

 

Junior mutilek, erraz irabazi zioten Mondragon Unibertsitateari (69-28). Kadete mailakoek ere ez zuten zailtasun handirik izan C.D. Internacional taldea mendean hartzeko (52-34) eta azkenik, infantil mailako neskek lehia berdindua izan bazuten ere, azkenean debuta, garaipenarekin amaitzea lortu zuten. Bost puntuko aldearekin (39-34) irabazi zioten BKL taldeari.

 

Seniorrak ere erraz

Goizeko hiru garaipenen ostean, laugarrena arratsaldean iritsi zen. Euskal Herriko 2. mailako ligan diarduen senior mailako taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Portugalete taldearen aurka. Gorka Judezen mutilek, erritmo gutxiko partidua jokatu zuten, aurkariak horrela behartuta. 

 

Hala ere, defentsan egindako lan onak eta batez ere errebotean erakutsitako nagusitasunari esker, balantza oñatiarren alde makurtu zen. Azkenean 20 puntuko aldeaz nagusitu baitziren txokolateroak (71-51).

 

Garaipen honi esker, balantze positiboa lortu du dagoeneko taldeak. Bi garaipen eta porrot bakarrarekin 5. postuan kokatu da talde oñatiarra sailkapenean.

Markel Exposito, jokua antolatzen. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.