Futbola

Futbola
2014-10-20 10:02:26
11 talde izango ditu aurtengo denboraldian futbol sailak
350 lagunez osaturiko familia handia

Aloña Mendiko futbol sailak denboraldi berri honetan izango dituen talde guztiak aurkeztu zituen larunbatean, Azkoagainen egindako ekitaldi jendetsuan. Guztira hamaika talde izango ditu Aloñak 2014/2015 denboraldian; Zortzi gizonezkoetan eta hiru emakumezkoetan. Guzti honi futbol eskola ere gehitu behar zaio.

 

Futbol sailak osasuntsu jarraitzen duela agerian gelditu zen larunbat goizeko aurkezpenean. Federatu mailan iazko talde kopuru berbera mantendu du sailak (11) eta guzti horri, futbol eskolan ari diren 125 neska mutil ere, gehitu behar zaizkio. Jokalari eta teknikoen artean, 350 bat pertsona mugitzen dituen familia dela, hain zuzen ere.

 

Urteak aurrera egin ahala, markoa era bat aldatu da. Duela bi hamarkada futbola zen herriko kirol jarduera nagusia baina gaur egun beste makina bat kirol talde eta modalitate sortu dira herrian eta konpetentzia hori ikusirik, futbol sailak denboraldi berrirako izango dituen baliabideetaz harro mintzatu zen Jabier Azpiazu saileko presidentea: «Oso pozik gaude ikusten dugulako futbolerako zaletasunak jarraitzen duela herrian. Eta eskertzekoa da jokalari zein beraien gurasoek gurekiko duten jarrera egokia. Era berean, onartu beharra dago geroz eta konplexuagoa dela entrenatzaile eta kolaboratzaileak aurkitzea eta guk zorionez 40 pertsonatik gorako lan taldea mugitzen dugu alderdi horretan».

 

Iazko talde kopuru berbera

Iaz bezalaxe, aurten ere, hamaika futbol talde aurkeztu zituen Aloña Mendik larunbatean. Zortzi gizonezkoetan eta hiru emakumezkoetan. Mutilen taldeak hauek izango dira: Ohorezko Erregional maila, gazte mailako bi talde, kadete mailako beste bi, infantiletan bi eta alebinetan bakarra. Nesken artean berriz, hiru talde aurkeztu zituzten: Gazte mailakoa, kadetea mailakoa eta infantil mailako beste bat.

 

Hamaika talde hauekin batera maila faderatutik kanpo, baina futbol sailaren gidaritzapean, 125 neska-mutil inguruko futbol eskola ere izango du sailak beste urtebetez. Azken talde mamitsu hau gidatzeko, sei monitoreko lan-talde bat arituko da gaztetxo hauen ardurapean.

 

Futbol saileko 14/15 denboraldiko talde guztiak. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.