Futbola

Futbola
2014-10-17 12:27:25
4-2 irabazi zion Dollygans taldeari. Asteburuan liga hasiko da
Kalañatasaray, Superkopako txapeldun

32 urte luzeren ostean, Herriko futbol txapelketaren Superkopak txapeldun berria izendatu zuen pasaden larunbatean. Kañatasarayk 4-2 irabazi zion Dollygans-i finalean eta honenbestez, iazko kopa txapeldunak indartsu hasi du 2014/2015 denboraldi berria.

 

Iraileko hilean zehar jokatu zen San Migel Futbol 7 txapelketan azpitxapeldun izan ondoren, aurten jokuan izan duen bigarren titulua, nagusitasun handiz irabazi zuen Kalañatasaray taldeak. Finala 4-2 irabazi zuen eta garaipen horri esker, Narrutirekin batera Superkoparen historia liburuetan geldituko da taldearen izena betirako.

 

Finala ez zen ondo hasi Kalañatasarayrentzat. Partiduko lehen gola, Dollygansek sartu baitzuen. 0-1 galtzen hasita ere, partidaren kontrola talde gorri-horiarena izan zen momentu gehienetan eta lehen zatia amaitu orduko, markagailua guztiz iraulia utzi zuen Kalañak. Iñigo Arregi "Arrolak" egindako hat trick bati esker, 3-1 emaitzaz joan zen partidua atsedenaldira.

 

Bigarren zatian, Kalañatasarayk aldaketa ugari egin zituen hamaikakoan, baina horrek ez zuen eragin handirik izan berdegunean. Jokua kontrolatzen jarraitu zuten eta hori gutxi balitz, markagailua areagotzeko aukera ere izan zuten 4-1ekoa sartuz. Luzapenean, Dolly-k markagailua txukundu zuen (4-2) baina, garaipena eta titulua, merezimendu osoz Kalañatasarayrentzat izan zen.

 

Finaleko golegile izan zen Iñigo Arregik Oñati Irratian hitzegin zuen atzo eguerdian:

 

 

Bihar liga hasiera

Superkopa amaituta, bihar bertan jarriko da martxan 2014/2015 denboraldi erregularra. Aurten 15 talderekin, sekula baino gutxiago. Iazko urtetik, Zorroberok utzi baitu txapelketa. A multzoak zabalduko du denboraldia ondorengo partiduekin:


A Multzoa

Joxely - Sasquatch (14:00)

Etxaixat - Auschwitz (15:30)

Txuskos - Albok (17:00)

Bundeswehr - Indar 85 (18:30)


Txapelketari buruzko informazio gehiago [hemen].

Kalañatasarayko taldekideak Superkoparekin. Argazkia: Anton Sierra.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.