Besteak

Besteak
2014-10-14 15:24:02
Kiroldegiko tenis pistetako bat estaltzeko lanen eraginez
Kiroldegi pareko saihesbideko errail bat tarteka itxita egongo da datozen asteotan

Tenis pistaren estalkiari eutsiko dioten zutabe eta beste elementuak egiteko lanak direla eta, datozen egunotan kiroldegi goikaldetik doan sahiesbide zatiaren erraila bat, tarteka itxita egongo da. Hori dela eta, gidariei arretaz eta pazientziarekin gidatzeko gomendioa egiten nahi die udaltzaingoak.

 

Aipaturiko lanok, atzo bertan hasi ziren. Datorren astean berriz, azpiegitura aldetik lan handiagoak egingo dira eta ondorioz, saihesbideko erraila, goizeko 8etatik arratsaldeko 7etara itxi egingo da. Tenis pistetako bat tapatzeko estalkia bera, datorren astean jartzen hasiko dira. Horretarako, garabi eta kamioiek barianteko errail bat okupatuko dute. Kiroldegiko tenis pisten kokapenak berak, halako lan pisutsuak saihesbidetik egitera behartzen du eta hainbat azterketa egin ostean, aukera egokiena hori dela erabaki dute obrako arduradunek.

 

Aste honetan erraila tarteka bakarrik itxiko da. Hala ere, datozen bi asteetan, estalkiaren muntatze lanak egiteko erraila egun osoz itxita dagoen bitartean, trafikoa, libre dagoen errailetik semaforo bidez bideratuko da.

 

Lan hauek hile amaierarako bukatzea aurreikusten da, izan ere erraila tarteka ixteko foru baimena, urriaren 31ra artekoa baita. Bitartean, gidariei arretaz eta pazientziarekin gidatzeko gomendioa egiten zaie.

Estalkia jartzeko lanak hasi dira dagoeneko tenis pistan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.