Igande honetan kadete, junior eta 21 urtez azpikoen Gipuzkoako karate txapelketak jokatu dira Hondarribiko Jostaldi Polikiroldegian. Aloña Mendiko karatekak oso emaitza onak lortu dituzte. Urrezko lau domina eta zilarrezko beste horrenbeste lortuta. Orotara lorturiko zortzi dominak, kumite modalidadetan lortu dira.
Urrezko dominak Imanol Astudillo, Kevin Martin, Ane Guridi eta Naia Rodriguezentzat izan ziren. Lehenak, kadeteetan -63 kg. kategorian. Martinek berriz, junior mailan - 68 kilokoan, Guridik ere junior mailan, baina - 59 kg. eta azkenik, Rodriguezek junior mailan + 59 kg. kategorian lortu zuen urrezko domina.
Zilarrezko dominak berriz, Joakim Egaña, Uxue Guridi, Axel Reinstadler eta Oier Alberdirentzat izan ziren. Lehenak, kadeteetan +70 kg. kategorian. Guridik berriz, kadete mailan +54 kilokoan, Reinstadlerrek ere junior mailan, baina -68 kg. eta azkenik, Alberdik ere, junior mailan lortu zuen bigarren postua + 76 kg. kategorian.
Era honetan Aloña Mendiko karateka gazteek, iazko denboraldi bikainari jarraipena emanez, denboraldia era ezinhobean hasi dute.