Atletismoa

Atletismoa
2014-10-13 17:41:04
Irabazleak Endika Donnay eta Nere Arregi Arrasatearrak izan ziren
Yeray Varela eta Estela Biain bigarren, Arrasate Oñati lasterketan

Beste urtebetez jendetza ugari bildu zuen larunbat arratsaldean, Arrasate-Oñati lasterketa herrikoiaren 31. edizioak. Lasterketa hasi aurretik tarteka euria egin zuen arren, lehiakide zein ikusleek proba eder batez gozatu ahal izan zuten. Garaipenak Arrasate aldera joan ziren. Gizonezkoetan, Endika Donnay (39:17) eta emakumezkoen, Nere Arregi (48:49) izan ziren azkarrenak.

 

Guztira 353 lagunek parte hartu zuten, gehienak korrika baina patinatzaileak ere, dexente izan ziren. Donnayk, lehia polita izan zuen Yeray Varela oñatiarrarekin. Azken hiru kilometroetan ordea, txantxikuarrak ezin izan zuen Donnayren erritmoa jarraitu eta tarte txikiarekin, baina bakarrik, iritsi zen plazan kokaturiko helmugara.

 

Donnayk 39 minutu eta 17 segundorekin irabazi zuen aurtengo edizioa. Bigarrena, Yeray Varela izan zen 9 segundora eta hirugarrena, Unai Hernandez urretxuarra.

 

Emakumezkoen artean, Nere Arregi arrasatearrak ez zuen aurkaririk izan. Bera izan zen azkarrena 48:49 denborarekin eta ia minutu eta erdira iritsi zen ondoren Estela Biain oñatiarra (50:11). Podiumeko hirugarren koska, Maider Vallina lekeitiarrarentzat izan zen (51:36).

 

Patinetan 60 lagun

Azken urteetan bezala, larunbatean ere patinatzailek lasterketan parte hartzeko aukera izan zuten. Guztira 60 lagun bildu ziren eta azkarrenak, Raul Camara (24:58) eta Nagore Montes (25:07) izan ziren.

 

Sailkapen ofizial guztiak [hemen].

Estela Biain helmugara iristen. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.