Futbola

Futbola
2014-10-10 09:10:44
Bihar (larunbata), 14:00 jokatuko da partidua
Superkopako finalak irekiko du asteburuan, beteranoen denboraldi berria

Berritasun nagusi batekin ekingo dio Herriko Futbol Txapelketak 2014/2015 denboraldiari. Iazko liga eta kopa txapeldunek urteko lehen titulua jokuan izango baitute bihar eguerdian. 14:00 aurrera, Azkoagaineko futbol zelaian, Doolygans eta Kalañatasaray taldeek Superkopa jokatuko dute.

 

Iazko liga eta kopa txapeldunen arteko lehia izango da biharkoa. Badirudi lehenago ere, 80ko hamarkada hasieran, jokatu zela Superkopa eta batzordeak berriro ere berreskuratu nahi izan du titulu historiko hori.

 

Konkretuki, 82-83 denboraldian jokatu zen azken Superkopa. San Lorentzoko futbol zelaian, Narruti eta Lokotxak taldeek jokatu zuten eta titulua, Narruti taldearentzat izan zen (1-0 irabazi zuen). Hori horrela, azken hiru hamarkadetan galduta egon den tituluak, jabe berria izango du bihar arratsaldean. Hautagaiak, Dollygans iazko liga txapelduna eta Kalañatasaray kopa txapelduna.

 

Liga datorren astean

Superkopa amaitu ostean, datorren asteburuan (urriaren 18-19) jarriko da martxan denboraldi erregular berria. Aurten 15 talderekin, sekula baino gutxiago. Iazko urtetik, Zorroberok utzi baitu txapelketa.

 

Datorren astean A multzoko taldeek hasiko dute euren jarduna. Ordutegiak zehazteko dauden arren, hau izango da multzo bakoitzeko lehen jardunaldia:

 

A Multzoa (urriak 18-19)

Joxely - Sasquatch

Etxaixat - Auschwitz

Txuskos - Albok

Bundeswehr - Indar 85

 

B Multzoa (urriak 25-26)

Kili Kolo - Doolygans

Nandrolona - Xaguxar

Kalañatasaray - Txarrixak

Atsedena: Paketinaikos

 

Narrutik irabazi zuen 82-83 denboraldiko superkopa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.