Eskubaloia

Eskubaloia
2014-09-30 17:07:41
31-14 nagusitu zitzaion larunbatean Egiari
Nagusitasun handia erakustiz hasi dute denboraldia Aloña Mendiko senior neskek

Aloña Mendiko emakumezkoen senior mailako taldeak hasiera bikaina eman dio 2014/2015 denboraldiari. Ligako lehen jardunaldian Egia talde donostiarra hartu zuten Zubikoan eta Osinagaren neskak, lehen minututik azkenerarte, jaun eta jabe izan ziren. Partida amaieran, 31-14 emaitzaz gailendu ziren oñatiarrak.

 

Garaipen erraz batekin hasi du denboraldia eskubaloi saileko emakumezkoen senior mailako taldeak. Larunbat arratsaldean ekin zion aurtengo ikasturteari Jonan Osinagaren proiektu berriak, eta egia esateko, zapore gozoa utzi zuen Zubikoako pista gainean.

 

Partidako lehen minutuetan golak bi ateetan tartekatu baziren ere, Aloña Mendik lehen zatiaren erdirako abantaila hartu zuen markagailuan. Donostiarrek erasoan zuten jokalari arriskutsuena defentsa mixto batekin gelditzea erabaki zuen Osinagak eta erabaki hori hartzearekin batera amaitu zen Egiarren erasoko gol jarioa.

 

Hortik aurrerakoak, askoz errezagoak izan ziren oñatiarrentzat. Erasora etengabe irten eta gol festa handia eskeini zieten harmailetara bertaratutako zaletuei. Azkenean, 31-14 eta denboraldiko lehen puntuak oñatin gelditu ziren. Gol diferentzia handia izan zenez, Aloña Mendik lehen postua eskuratu du sailkapenean. Asteburu honetan Aiala talde zarauztarraren aurka jokatu beharko du Osinagaren taldeak.

31 gol sartu zituen Aloñak larunbatean. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.