Besteak

Besteak
2014-09-25 10:23:23
Bidexkak garbitu eta panel informatiboak ere jarriko dira
Araotz eskalada eskolako hainbat zonalde berrekipatu egingo dira

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako mendi federazioak, hainbat Udalekin elkarlanean, lurraldeko eskalada eskolak berrekipatzeko plana abian jarri dute. Egitasmo honetan, Oñatik pisu handia du. Izan ere, lurraldeko kirol eskaladarako azaleraren %30 inguru, Araotz auzoan kokatzen baita.

 

Uztaileko azken asteetan egindako batzarretan, Udalak egitasmo honetan parte hartzeko proposamena baloratu zuen. Hala ere, Tokiko Gobernu Batzarrak informazio gehiagoren beharra zuela ikusirik, proposamena aurrera ez eramatea erabaki zuen uztailaren 23an eginiko bileran. Ondoren, uztailaren 28an eginiko Udal kirol batzorde informatiboan landu zen gaia berriro, eta Udal jabegoko landetan dauden eskalada guneetan berrekipazioa baimentzea onartu zen.

 

Gaia aztertu ondoren eta Kirol Batzordearen irizpena aldekoa izan zela kontuan hartuz, Tokiko Gobernu batzarrak, Oñatiko Udalaren jabetzako ondorengo lur-eremuetan eskaladako berrekipazio lanak egiteko baimena eman du: Korea-bidea, Potorrosin eta Atxuriko sektoreetan berrekipazio lanak egingo dira.

 

Lur eremu pribatuak

Bestalde, lur eremu pribatuetan kokatuta dauden eskalada guneetako berrekipazioa egiteko, beharrezkoak diren baimenak nola bideratu zehaztu arte, horietan lanik ez egitea erabaki da.

 

Aipaturiko lanok GMF-ari egitea badagokio ere, Oñatiko Udalak, eskalada guneetako bidexkak garbitu, eta informaziorako panel informatiboak jarriko dituela jakinarazi du.

Hainbat eskalada zonalde berrekipatuko dira. Argazkia: www.ermassetsescalada.blogspot.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.