Atletismoa

Atletismoa
2014-09-23 11:02:05
Josune Bikuñak, Elgoibarren eta Marije Zubizarretak Uharte Arakilen
Abixaran taldeko emakumezkoek bi podium lortu dituzte asteburuan

Abixaran taldeko emakumezkoak protagonista izan dira asteburuko lasterketa ezberdinetan. Larunbatean, Miren Josune Bikuñak, Elgoibarko gau krosean bigarren postua lortu zuen beterano mailan. Igande goizean berriz, Marije Zubizarreta hirugarren atleta beterano onena izan zen, Beriain-San Donato Uharte-Arakileko kilometro bertikalean.

 

Elgoibarko herriak, gau krosaren V. edizioa ospatu zuen larunbat iluntzean. Geroz eta indar gehiago hartzen ari den proba da eta aurtengoak, 200 korrikalaritik gora bildu zituen. 7,7 kilometroko proba, herrigunean zehar lehiatu zen eta Abixaran taldeko Miren Josune Bikuñak lasterketa ederra osatu zuen.

 

Emakumezkoen sailkapen orokorrean laugarren onena izan zen eta beteranoen mailan berriz, bigarren. Azken sailkapen honetan Eva Calle (30:29) Gasteiztarra bakarrik gailendu zitzaion oñatiarrari. Bikuñak 32:31 gelditu zuen kronoa helmuga puntuan. Sailkapenak [hemen].

 

Marije hirugarren Uharte-Arakilen

Abixaran taldeko atletek asteburuan lorturiko emaitzekin jarraituz, Marije Zubizarretak igandean Uharte-Arakilen egindakoa aipatu beharra dago. Beriain San Donato, Uharte-Arakileko kilometro bertikalaren seigarren edizioa jokatu zen eta emakumezkoen beterano mailako sailkapenean, Zubizarretak hirugarren atleta onena izatea lortu zuen.

 

Izaskun Zubizarreta donostiarra (55:50) izan zen emakumezko beterano azkarrena. Bigarren postua, Inma Aranburu Idiazabaldarrak (1:01:01) eskuratu zuen eta hirugarrena, Abixaran taldeko Marije Zubizarretarentzat izan zen (1:04:14).

 

Proba berdinean, gizonezkoetan Joseba Molinero txantxikuarrak ere, lasterketa oso ona burutu zuen. Molinero 13. korrikalaririk onena izan zen helmugan (47:51). Sailkapen ofizialak [hemen].

Bikuña ezkerrean eta Zubizarreta eskuinean. Esk. argazkia: Pautxo2013

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.