Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-09-18 13:40:30
Maila honetako txapelketa batean debuta egingo du Ponferradan
Munduko Txapelketan izango da Markel Irizar oñatiarra

Javier Minguez Espainiako hautatzaileak lau euskal txirrindulari deitu ditu datorren astean Ponferradan (Leon) jokatuko den Munduko txirrindulari txapelketarako. Jon Izagirre, Imanol Erviti eta Jonathan Castroviejorekin batera Markel Irizar oñatiarrak ere, aurrenekoz, maila honetako txapelketa batean parte hartuko du.

 

Atzo argitaratu zuen ofizialki hautatzaileak, mundialera eramango dituen txirrindularien zerrenda.Errepideko proban,  Movistar taldeko Alejandro Valverde izango taldeburua eta Alberto Contador, Espainiako itzuliko irabazlearena izango da hutsune nagusiena. Errepidean ez ezik, erlojuaren aurka ere aritu beharko dute hautatuetako batzuk. Markel Irizarren kasua, esaterako.

 

Bi erlojupeko 

Asteazkenean Espainiako selekzioa ordezkatuz, erlojupeko indibiduala egingo du Markelek. Igandean berriz, taldekako erlojupekoan izango da oñatiarra. Ezustekorik ezean, dominen lehian beharko luke azken honetan, Trek taldeak.

 

Dagoeneko Ponferrada aldean dago ziklista txantxikuarra eta besteak beste, ibilbidea bertatik bertara ikusteko aukera izan du. Trek taldeko txirrindulariaren aburuz, asfalto oneko zirkuitua da eta bere ezaugarrietara ondo egokitu daitekeen horietakoa.

Markel Irizar erlojupekoan. Argazkia: Trek.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.