Besteak

Besteak
2014-09-15 13:03:26
Aurkeztutako eskaintza ekonomiko eta txostena onartu egin dira
Egoitek enpresak bi urtetarako luzatu du Zubikoa kiroldegiarekin zuen kontratua

Udalak deitutako lizitazio prozesura enpresa bakarra aurkeztu zen. Azken urteotan jada, Zubikoa kiroldegian zerbitzua eskaintzen zuen Egoitek, hain zuzen ere. Bi aldeak adostu duten akordio berriari esker, beste bi urtebetez jarraituko du kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuen ardurapean.

 

Esleipena, behin betikoz eginda, Egoitek-eko monitoreek Zubikoan lanean jarraituko dute beste bi urtez. Besteak beste, elbarrientzako gimnasia egokitua, Gimnasia terapeutikoa, Aerobic, Gazteentzako Aerobika, Mantentze Gimnasia, Fit-bike, Pilates, Pilates terapeutikoa, hirugarren adinekoentzako gimnasia, Body-tonoa, Zumba, Erditu ondorengo gimnasia, Gimnasia abdominal hipopresiboa, Running-a eta Gimnasia armoniko zerbitzua eskainiko dute.

 

Zerbitzua bete ahal izateko, begiraleek ikastaroak euskaraz eman ahal izateko ezagutza dutela eta kirol monitore titulazio ofiziala ere badutela ziurtatu behar izan du enpresak.

 

Eskatutako dokumentazioa aurkeztuta udalak eta Egoitek-ek sinatuko duten kontratuak, hasiera batetan bi urteko iraupena izango du. Baina lizitazio baldintzetan zehaztu zenez eta bi aldeak ados egonez gero, beste bi urtez luzatu ahal izango da.

 

Gaur hasi da ikasturte berria

Bestalde, gaur hasi dute ofizialki 2014-2015 ikasturte berria Zubikoa kiroldegian. Fitness eta gimnasia zerbitzu eta ikastaro ezberdinek eman diote hasiera denboraldiari. Hirugarren adineko gimnasia eta ur ekintza eta ikastaroak, jaien ostean hasiko dira.

 

Hala ere, kiroldegitik jakinarazi dutenez, ekintza guztietan izena emateko tokia dago oraindik. Eskaintzen diren ikastaro eta ordutegien inguruko informazioa, kiroldegiko harreran bertan eskuratu daiteke.

Asier Arregi, Egoitek enpresako monitorea kiroldegiko sarreran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.