Futbola

Futbola
2014-09-15 12:15:51
2-3 galdu zuen atzo Martuteneren aurka Azkoagainen
Porrot batekin hasi du denboraldia futbol talde nagusiak

Ohorezko Erregional mailako taldeak, ez dio hasiera ona eman aurtengo denboraldiari. Martutene izan zuten bisitari Azkoagainen atzo arratsaldean eta partida kaskar bat jokatu ostean, 2-3 galdu zuten Serranoren mutilek.

 

Partidaren hasieran 70eko hamarkadan Aloña Mendi K.E-ko futbol taldeko jokalari izan zen Luis Oñateren izenean minutu bateko isilunea gorde zuten bi taldeetako ordezkariek. Jokuari dagokionez, lehen zatian donostiarrek izan zuten baloiaren jabetza momentu gehienetan, baina ez zuten aukera garbirik sortu Aginagaldek defendatu zuen atean. Hori horrela, 0-0 berdinketarekin amaitu ziren arauzko lehen 45 minutuak.

 

Bigarren zatian, golak

Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa ikusi zen. Hirugarren minuturako Zalduak 25 metrotik jaurtiketa bikaina egin zuen eta baloiak Aginagalderen atea zulatu zuen. Gol horrek erabat baldintzatu zuen jokoa. Izan ere, oñatiarrak berdinketaren bila irten ziren eta donostiarrak kontraerasotan min asko egiten hasi ziren.

 

65. minutuan Aguilerak, areaz kanpo egindako jaurtiketa bikain batekin 0 eta 2koa jarri zuen markagailuan. Hemen hautsi zen partidua Serranoren mutilentzat. Bi goleko desabantaila gutxi balitz, 80. minutuan Rodriguezek falta jaurtiketa zoragarri bati esker, 0-3koa markagailuratu zuen.

 

Azken erreakzioa

Aloñak ez zuen batere ondo jokatu atzokoan. Zelai erdia hautsita, oso zaila egin zitzaion donostiarren defentsan zuloak aurkitzea. Hala ere, momentu horretan markagailuak adierazten zuen 0-3koa ere, ez zen berdegunean bi taldeen artean islatzen zen diferentzia erreala izan.

 

Partida horrela amaituko zela zirudienean, azken minutuetan Asier Ugartek 2 gol sartu zituen. Aurrenekoa, ezker hegaletik erdiratutako falta jaurtiketa bat buruz errematatuta, eta bigarrena, Endika Ruiz-i egindako penalti bat gauzatuz. Partidu osoan zehar, oso baloi gutxi ukitu zituen Ugartek, baina 5 minututan bi gol eginda, jokalari benetan emankorra dela erakutsi zuen beste behin.

 

Emozioa jarri zuten azken minutuetan bi golek Azkoagainen. Hala ere, golak oso berandu iritsi ziren (85 eta 90 min.) eta zoritxarrez, zen astirik izan berdinketaren gola lortzeko.

Abel Barrionuevo baloiarekin. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.