Futbola

Futbola
2014-09-12 08:52:25
IGANDEAN (16:30) HASIKO DA LIGA AZKOAGAINEN; AURKARIA MARTUTENE
Igor Serrano: "Azken urteetan egindako lan onari, jarraipena ematen saiatuko gara"

Azkoagainen ekingo dio igande honetan (16:30) liga txapelketari, Aloña Mendi futbol saileko talde nagusiak. Aurredenboraldiko lan guztiak osatuta, probak egiteko aukerak amaitu dira. Hemendik aurrerakoak, partida ofizialak izango baitira Igor Serrano idiazabaldarrak zuzenduko duen proiektu berriarentzat. Lehen aurkaria, mailara igo berri den Martutene.

 

Iazko denboraldi bikainaren ostean (5. postuan amaitu zen denboraldia), proiektu berri bat abian jarriko du herriko futbol talde nagusiak. Jokalarien artean ez ezik, aulkian ere, izango delako berrikuntzarik. Aldaketa nagusiena agian, entrenatzaile postuan ikusiko dugu. Azken hiru urteetan Andoni Azkargortak zuzendu duen proiektuak, gidari berria izango baitu aurrerantzean. Igor Serrano idiazabaldarra izango Ohorezko Erregional mailako entrenatzaile berria.

 

Idiazabal, Ilintxa eta gazte mailako beste talde batzuk entrenatu izan ditu Serranok. Oso pozik dago Aloñak eman dion aukerarekin, eta oso gustura bertan aurkitu duen jokalari taldearekin. Lau baja garrantzitsu (Iker Olalde, Iñigo Zubia, Aritz Garmendia eta Iñigo Idigoras) izango ditu iazko taldearekiko, eta gazte mailatik igo diren zazpi jokalariekin (Gorka Irizar, Xabi Irizar, Asier Mantxola, Jon Ander Kortabarria, Joseba Larrea, Aritz Zabaleta eta Mikel Irizar) bete beharko ditu hutsuneak.

 

Oñati Irratian izan zen atzo

Liga hasteko 3 egun besterik falta ez direnean, Serranok Oñati Irratiarekin hitz egin zuen atzo eguerdian. Liga hasteko gogotsu dagoela adierazi zuen eta aurredenboraldian emaitzak lagun izan ez badira ere, jokalariek egindako lanarekin oso gustora dagoela esan zuen.

 

Era berean, gazteengan konfiantza osoa duela esan zuen, maila berrira egokitzeko denboratxo bat beharko duten arren. Aloñak, beste urtebetez plantilla osoa etxeko jokalariz osatua izango du eta aurreneko helburua, mailari eustea izango dela garbi utzi zuen Serranok.

 

Hemen daukazue entrentzailearekin egindako elkarrizketa osoa entzungai:

 

Igor Serrano entrenatzailea, Unai Mendia laguntzailea, eta Jubeniletik igo diren jokalariak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.