Besteak

Besteak
2014-07-30 14:55:54
Irailaren 1ean hasiko gara berriz ere lanean
OK Magazineak oporrak hartuko ditu abuztuan. Irailerarte!!

Ikasturte osoan zehar herriko kirolaren eguneroko jarraipena egiten ibili ostean, OK Magazineak oporraldi txiki bat hartuko du abuztuan. Hilabeteko atsedenaldia hartu ondoren, irailaren 1ean ekingo diogu sasoi berriari. Denboraldi luze bezain ederra izan da. Martxoan esaterako, gure lehen urtemuga ospatu genuen.

 

Denboraldi honetan ere, gure kirolariek eginiko lana tentuz jarraitu nahi izan dugu. Pixkanaka-pixkanaka OK Magazinearen familia egonkortzen dijoa eta era berean, eguneroko irakurle kopurua haziz ere bai. Horregaitik, urtean zehar herriko kirolaren jarraipena egiteko eman diguzuen erraztazunengatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

 

Hori horrela, kirolari gehienen opor sasoia baliatuz, guk ere, hilabete inguruko atsedena hartuko dugu. Hori bai, irailean indarberriturik itzultzeko asmoz. Dena den, gogoratu nahi dizuegu herrian gelditzen zareten guztiontzat, abuztuan, Oñatin kirolari lotutako hainbat hitzordu izango direla [ikus agenda] herrian.

 

Era berean, Zubikoa kiroldegiko instalakuntzak zabalik izango dituzue ondorengo ordutegian:

 

Zubikoa Kiroldegia (Abuztuan)

Astelehenetan itxita

Asteartetik igandera, 10.00-20.00

 

Besterik gabe, oporraldi bikain bat igaro dezazuela eta pilak ondo kargatu denboraldi berria indartsu hasi dezagun! Irailerarte!!

 




Zubikoa kiroldegia zabalik egongo da abuztuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.