Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-07-22 11:28:26
Pedalka saioaren atal berriak irailetik aurrera ikusi ahal izango dira Goiena Telebistan
Julen Iriondo kazetari oñatiarra, bizikletari buruzko saio bat ari da grabatzen

Julen Iriondo Goiena taldeko kazetari oñatiarra bizikletari lotutako abentura berri batean murgildu da. Duela urte eta erdi inguru, Alpeetan egindako bidaian grabatutako irudiekin, Pedalka izeneko saioa estreinatu zuen Goiena Telebistan. Oraingoan baina, ez da hain urrutira joango. Gipuzkoako lurralde historikoan barrena ibiliko baita asteon, bertako ibilbide eta historio ezberdinak grabatzen jasotzen.

 

Pedalka saioaren atal berriak Gipuzkoakoan grabatutakoak izango dira. Iriondok, aste honetan zehar Gipuzkoa zeharkatuko du bizikletarekin eta helburua, bertako paraje eta kontuak grabatzea izango da. Era berean, bizikletaren erabilera sustatzeko batean eta bestean egiten diren ekimenen berri ere jasoko duelarik.

 

300 km. bost egunetan

Iriondoren bidaia atzo goizean hasi zen Oñatitik eta datozen bost egunetan, 300 kilometroko ibilbidea egingo du. Gipuzkoako txoko ederrenak pasako ditu eta bidean hainbat geldialdi egingo ditu grabaketeta berezi batzuk egiteko.

 

Adibidez, herri ezberdinetan, udalek edota enpresek, bizikletaren erabilera sustatzeko martxan dituzten ekimenen gainekoak grabatuko ditu. Horrez gain, bizikleta munduko pertsona ezagunekin ere egongo da. Txomin Perurena txirrindulari ohia edo Ainhoa Murua triatleta zarauztarrarekin, esaterako.

 

Twitter bidezko jarraipena

Saioa datorren ikasturte hasieran emango dute Goiena telebistan. Hala ere, aste honetan zehar egiten ari den grabaketaren nondik norakoa #GipuzkoaPedalka traolaren bitartez jarraitu ahal izango da.

Julen Iriondo kazetaria atzo, Tolosako bidegorrian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.