Futbola

Futbola
2014-07-18 09:35:18
ELKARRIZKETA PERTSONALIZATUEN HAMARGARREN GONBIDATUA
HFT PROTAGONISTAK: Jose Mari Lazkano (epailea)

Oñati Irratiak Herriko Futbol Txapelketari eskaintzen dizkien saio bereziek, bere azken-aurreko atala bete zuten atzo eguerdian. Orain artean, irratiko mikroetatik pasa diren protagonista guztiak jokalariak izan badira, atzoko elkarrizketatuak, ikuspuntu gehigarri bat eskaini zien aurrez entzundako historio guztiei. Izan ere atzoko protagonista, Jose Mari Lazkano epailea izan zen.

 

Hala ere Jose Mari Lazkanoren beteranotako ibilbidea ez zen epaile bezala hasi. Duela 27 bat urte, Friends taldearekin egin zuen debuta San Lorentzoko futbol zelai zaharrean. 13 urtean zehar talde ezberdinetan ibili ostean, duela 14 urte inguru, epaile lanak egiten hasi zen. "Antolakuntzako kide batek bultzatuta hasi nintzen. Epaile beharra zegoen eta aurrez Bergarako txapelketa ezberdinetan ere epaile ibilia nintzenez, baiezkoa eman nien".

 

Txapelketa oso berezia

Lazkanoren ustetan HFT oso txapelketa berezia da. "Ni Bergararra naiz eta gure herrian udan adibidez oso txapelketa polita egiten da. Bailarako beste herri batzuetan, gaur egun galduta dauden beste txapelketa batzuk ere ezagutu nituen. Baina Oñatiko ibilbidea eta arrakasta duen txapeketarik ez dut inon ezagutu".

 

Bestalde, aurreko asteetan beste elkarrizketatuek esanda bezala, Lazkanoren ustetan ere, mantendu beharreko txapelketa da Oñatikoa. "Ni ere kanpotarra izan nintzen hasieran eta egia esan, txapelketa honi esker, herrian lagun asko egin nituen".

 

Aurten, finalean epaile

Jokalari eta talde guztien ametsa izan ohi da final bat jokatu eta posible bada irabaztea. Epaileen kasuan ere, urte osoan zehar egindako lanaren saria izanten da finala epaitzea eta Lazkanok, azken urteotan bi aldiz izan du horretarako aukera. Azkena, denboraldi honetan bertan.

 

Ia 20 minutu luzatu zen elkarrizketan, bere ibilbideari buruzko beste hainbat pasarte interesgarri kontatu zituen Jose Mari Lazkanok. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Jose Mari Lazkano, aurtengo finalean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.